Dokumentuaren akzioak
Urriak 21. Lagun arteko jaialdia
Urteko azken emanaldi handia lagunekin ospatu nahi genuen, eta halaxe egin genuen. Duguna-Iruñeko dantzariak eta Kezkaren bisita izan genuen, eta, egun hartan, geuk ere dantzatu genuen.
Kalejira koloretsu batekin ekin genion egunari, Maalako parketik Kalegoen plazaraino. Talde bakoitzak beren dantza, musika eta arropekin busti zituzten Elgoibarko kaleak.
Kalegoen Plazara iritsitakoan, eibartarrek plazaratu zituzten lehendabizi beraien dantzak. Alegia, Arrateko ezpata-dantza eta hiru trokeo-dantzak: makila txikiena, makila handiena eta brokel makilena. Kezka dantza taldea Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortu zen 1958. urtean eta herriko festa nagusietan ditu bere hitzordu nagusiak: Koko-dantzak karnabaletan edo Soka-dantza San Juanetan, adibidez.
1990. urteaz geroztik, Debako Gure-Kai eta Elgoibarko Haritz Dantzari Taldeekin harreman estua izan du Kezkak, elkarrekin hainbat jarduera, jaialdi eta dantza-saio antolatuz. Lehen ekimen bateratuak neguko nekazal ferietako erromeriak izan ziren; 1991n Elgoibarren urteko azken larunbateko Gabon Zaharreko erromeria eta Deban urteko lehen larunbateko Zoro feriakoa berreskuratuz. Azkenik, 1993an berrekin zioten ekimenari Eibarren, azaroaren 30eko San Andres eguneko ferian, Plazara Dantzara lemapean osatuz hiru herrien arteko erromeri zirkuitoa. Eta ordutik zenbatezinak izan dira batera antolatu eta parte-hartutako emanaldi, jaialdi eta ikuskizunak, besteak beste.
Ondoren, Euskal Herriko hiri buruzagiko lagunek hartuko zuten lekukoa. Azken hamarkadetan hain harreman estu eta berezia egin dugun “Duguna-Iruñeko dantzariak” taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko Udalaren gerizpean. Hiriko ospakizun garrantzitsuenetan dantzatzea da taldearen betebehar nagusia.
Iruñea dantza tradizio handiko hiria da. XVI. mendekoak dira Iruñeko Sanferminetan dantzari batzuren parte hartzeari buruzko testigantzarik zaharrenak.
Ohitura horiek gogoan eta dantzari gaur eguneko balio eta funtzioak eman nahian, errepertorio propioa sortu du Duguna dantza taldeak, Iruñeko festetan erakusten dutena. Elgoibarren errepertorio horren adibide bat erakutsi ziguten: Sanferminetako trokeo-dantzak. Iruñeko ondare koreografikoa aberasteko haien proiektuko azken fruitua dira Sanferminetako trokeo-dantzak. 2017an mustuak, Iruñeko festetan horren ohikoak izan dira erraminta dantzak ditu oinarri 7 dantzako ziklo honek. Urriaren 21ean horietako batzuk erakutsi zizkiguten: karrika-dantza, makil-txikiena, makil-handiena, brokel-dantza, arku-dantza eta zinta-dantza.
Amaitzeko, etxeko dantzari eta musikariok jai-giroan bukatu genuen jaialdia, ospakizun eguna baitzen guretzat. Horrenbestez, bals batekin hasiko genuen emanaldia, Kezka eta Dugunaren omenez idatzitako bertsoez lagunduta. Jarraian, Arratiako jota eta porrusalda, Eskotixa, binangoa eta Almute-dantza plazaratu genituen.
Egun aparta eta ahaztezina izan zen. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, gurekin batera dantzatu zuten guztiei, musikariei, eta emanaldia ikustera etorri ziren herritar guztiei!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01