Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT 2023-03-25. Lagunekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

2023-03-25. Lagunekin dantzan

2023/03/26 20:50
2023-03-25. Lagunekin dantzan

Martxoaren 25eko jaialdiko talde-argazkia

Martxoaren 25a gure egutegian gorriz markatutako eguna zen. Aspaldiko lagunak ditugun Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari eta Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Aipatutako talde horiek Haritz dantza taldearen hasierako urteetatik izan ditugun lagun, eta ezinbestekoak izan dira gure ibilbidean zehar.

Argia dantza taldearen buru den Juan Antonio Urbeltzek, esaterako, presentzia berezia du gure artean. Jose Inazio Sarasuaren bitartez hasi ginen gu Argiarekin dantzan. Asteburu ezberdinetan Donostiara joaten ginen dantza ezberdinak ikastera, ondoren, gure dantza taldean erakutsi ahal izateko. Gero, Juan Antonioren ikuskizun ezberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen, hala nola: Zortziko, Alakiketan, Axeri Bodan, eta abar. Gainera, Juan Antonio bera izan zen Errosarioko Amaren Ezpata-Dantza berreskuratzen lagundu ziguna Jon Lizarralde, Jose Antonio Sarasua eta Koldo Lizarralderekin batera. Beraiei esker 2009an berreskuratutako Ezpata-Dantzak bizirik dirau gaur egun. 

Argia dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25
Argia dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25

Galdakaoko Andra Marikoekin ere harreman estua izan genuen gure ibilbidearen hasieran. Beraiek bizkaitarrak izanik, Bizkaiko dantzak eta dantzen dantzakera erakutsi zizkiguten. Gaur egun dantzatzen ditugun Arratiako jota eta porrua esaterako, beraien eskutik ikasitakoak dira. 

Andra Mari dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25
Andra Mari dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25

Bestalde, Portugaleteko Elai Alai dantza taldearekiko lotura nagusia Nazioarteko Folklore Jaialdia dugu. Ezinbestekoa zaigu beraien urteroko laguntza uztailean Elgoibarren ospatzen dugun Folklore Jaialdia antolatzerako orduan.

Elai-Alai dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25
Elai-Alai dantza taldea Elgoibarren dantzan. 2023-03-25

Martxoaren 25eko emanaldia kalez kaleko kalejirarekin hasi zen. Emanaldi nagusia, berriz, Kalegoen Plazan izan zen. Eguraldia lagun izan genuen, eta herritar dezente gerturatu ziren emanaldia ikustera.

Argia dantza taldekoek irradaka, habanera eta galaiena eskaini zizkiguten. Andra Marikoen eskutik Luzaideko dantzez gozateko aukera izan genuen. Azkenik, Elai-Alaikoek Bizkaiko dantzari-dantza, erregelak eta Arratiako jota eta porrua dantzatu zituzten. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt