Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT San Bartolome eguneko soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

San Bartolome eguneko soka-dantza

2023/10/12 08:50
San Bartolome eguneko soka-dantza

2023-08-24. San Bartolome eguneko soka-dantzako taldeko argazkia

Urteroko legez, aurten ere abuztuaren 24an San Bartolome eguneko soka dantza plazaratu genuen. Aurten, gainera, oso berezia izan zen ekitaldia. Haritz Euskal Dantzari Taldearen lehen emanaldia 1973. urteko abuztuaren 24ko soka-dantza izan zen; beraz, 50 urte egun horretan bete genituela esan dezakegu.

Meza Nagusian hasi genuen jardura, taldeko lau ezpata-txikik bertan dantzatu baitzuten. Eguerdiko 12:30 aldean, berriz, soka-dantzari ekin genion, zeru urdin eta eguzki bero-beroaren pean. Data berezia izanik, soka dantza berezia plazaratu genuen. 1973. urtean egin zuten gisan, dantza taldea sortu zuten dantzari zein txistulariek Baltasar elkartetik hasi zuten soka. Plazari itzuli bat eman ostean, gaur egun dantza taldean aktibo gauden dantzariok eta herriko alkate den Maialen Gurrutxagak hartu genuen sokaren lekukoa. 

Haritz EDT-ren talde sortzailea
Haritz EDT-ren talde sortzailea

Haritz EDT-ren talde sortzailea II
Haritz EDT-ren talde sortzailea

Soka-dantzaren amaieran, Haritz sortu zutenekin batera kalejira zirraragarri batean murgildu ginen. Gainera, Elgoibarko Udalak origarri zoragarri bat eman zigun urte hauetan guztietan egin dugun lanaren eskertza gisa. Eskerrak eman nahi dizkiogu udalari gure lana baloratzearren eta urtero ematen digun babesagatik.

2023ko San Bartolome eguneko soka-dantza
2023ko San Bartolome eguneko soka-dantza

Aipatu bezala, zirraragarria eta hunkigarria izan zen egun hori dantza taldeko partaide zein elgoibartarrontzat. Beste 50 urtean lanean, dantzan eta gozatzen jarraitzeko indarberrituta bukatu genuen.

Mila esker hamarkada hauetan guztietan Haritzek martxan jarraitzeko aletxoa jarri duzuen guztioi, herritik eta herriarentzat sortu zen dantza taldeak bizirik jarrai dezala! 

BIZI DANTZAN, DANTZAN BIZI! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt