Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Errosarioko Amaren ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2023/12/26 19:20
Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2023-10-07. XIV. Errosarioko Amaren ezpata-dantzako taldeko argazkia

2023ko urriaren 7a. Hamaulagarrengoz plazaratu genuen Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2009an berreskuratu genuenez geroztik. Emanaldi horrek ere ukitu berezia izan zuen, aurten egin ditugun dantzaldi guztiak bezala, gure urteurrenaren harira.

Kasualitaterik politena eguna bera izan zen; aurten, aspaldiko partez, ama birjinaren egunean bertan dantzatu baikenuen. 11:00etako mezaren aurretik osatu genuen taldea udaletxeko arkupeetan, txistu eta danbolin soinuez plazara irten eta lehen zubia osatzeko elizako atarian. Agintari eta musikariek zubia zeharkatu eta berehala hasi zen meza. Bertan, urtero lez, lau ezpata-txikik dantzatu zuten.

Lehenengo zubia
Lehenengo zubia

Amaitu orduko, osatuta genuen berriro ere taldea, elizako arkupeen parean dantzatu eta segizioari ekiteko. San Bartolome kaletik jaitsi eta Kultur Etxean egin genuen bigarren geldialdia, ezpata-txiki eta kapitainak eraikin historikoari begira dantza zezaten. Horren ostean, Errosario kalera jo eta ama birjinaren aurrean geratu ginen. Bertan ere ezpata-txiki eta kapitainak dantzatu zuten; baina, kasu horretan, ama birjinari berari.

Ezpata-txiki eta kapitainak
Ezpata-txikiak eta kapitainak

Amaitzeko, kalean gora segi eta berriro heldu ginen Kalegoen Plazara. Itzuli bat eman eta udaletxe parean geratu ginen, herritarrei begira. Azkeneko aldiz dantzatu, eta taldea azken aldiz osatu genuen. Ondoren, udaletxe aurrean egin ohi dugun zubia eratu, agintarien agurra jaso, eta ezpata-dantza hasi genuen arkupe berberetatik irten ginen.

Ezpata-txikiak elizan
Ezpata-txikiak elizan

Udal txistulari banda
Udal txistulari banda
Emanaldi honek 50 urte ez baditu ere, duela bost hamarkada taldea osatu zutenen berotasuna sentitzea paregabea izan zen.

Datorren urtean ere Elgoibarko kaleak ezpata, arkabuzero, txistu eta danbolinez beteko ditugulakoan,

BIZI DANTZAN, DANTZAN BIZI!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt