Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2023/10/12 08:40
XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdia

XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdiko talde-argazkia.

Uztailaren 21ean Elgoibarko XXXVI. Nazioarteko Folklorea ospatu genuen. Badakizuenez, aurten Haritz Dantza Taldeak 50. urte bete ditu, eta oso urte berezia izaten ari da dantza taldeko partaideontzat. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurtengo edizioa ere hala izan da. 

Hasteko, txistulari eta trikitilariekin kalejira alai baten murgildu ginen Maalako parketik Kalegoen Plazaraino. Gainera, aurten bi erraldoi berri egin dira Elgoibarren, bereziak oso. Bi erraldoi horiek gure dantza taldeko Arantza Aginako eta Jon Lizarralderen irudiarekin egin dira. Arropei dagokienez, Errosaioko Amaren Ezpata-Dantzako arropa zoragarriak jantzi dituzte erraldoiek. Bergarako Mikel Ibarzabalek egin ditu ;lan paregabea, mila esker! Udaletxe parean bi erraldoien aurkezpena egin, eta biak dantzan ikusteko aukera izan genuen.

Bi erraldoien aurkezpena
Bi erraldoi berrien aurkezpena. Argazkia: Barren aldizkaria

Ondoren, herriko ordezkariekin batera, harrera beroa egin genien aurten Elgoibarrera dantzara etorri diren Mexikoko "Viva Chihuahua" eta Errumaniako "Doina Timisului" taldeei.

22:30etan hasi genuen emanaldia, puntu-puntuan. Geuk zabaldu genuen ikuskizuna Luzaideko dantzak plazaratu. Ondoren, Errumaniako taldeaz gozatu genuen. Horiek bukatu bezain laster, mexikarren txanda izan zen, kolore biziz jantzitako erakustaldiarekin. Jaialdiari amaiera emateko erromeriko dantza ezberdinez osatutako tartetxo bat eskaini genien ikusleei, dantza zein kantuz osatutakoa. Azken tarte horretan ikuslegoarekiko harreman hurbila sortzen saiatu ginen, beraiek ere guk bezain beste goza zezaten geure kulturako doinu eta dantzekin.

Luzaideko dantzak. XXXVI. NFJ
Luzaideko dantzak XXXVI. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Argazkilaria: Alex Berasategi

Mexiko XXXVI. NFJn
Mexikoko Viva Chihuaha taldea XXXVI. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Argazkilaria: Alex Berasategi

Errumania XXXVI. NFJn
Errumaniako Doina Timisului XXXVI. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Argazkilaria: Alex Berasategi

Eskerrik asko parte hartu zenuten dantzari, musikari, zein hori guztia prestatzen lagundu zenigutenoi. Datorren urtean ere gogoz itzuliko gara! 

DANTZAN BIZI, BIZI DANTZAN! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt