Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Martin Zalakain

Dokumentuaren akzioak

Martin Zalakain

2022/11/10 06:50
Martin Zalakain

2022-10-23. Victoria Eugenia antzokian (Donostia) azken emanaldia

2017ko azaroaren 11tik 2022ko urriaren 23ra. Arriagatik Victoria Eugeniara zazpi probintzietatik pasaz. Horixe izan da Juan Antonio Urbeltzen Martin Zalakain ikuskizunaren ibilbidea. Horixe geuk egin dugun bidea.

2017-11-08. Entsegu orokorra Arriaga antzokian.
2017-11-08. Entsegu orokorra Arriaga antzokian (Bilbo).

Ez dira gutxi izan ikuskizun honi eskaini dizkiogun orduak. Entsaioak gure dantza orduetan, Donostian egindakoak, Iruñean, Eibarren hainbat asteburuz jarraian, etb. Hasiera-hasieratik konpromiso sakona eskatu duen ikuskizuna izan da eta dantzariok ahal izan dugun ondoen erantzuten saiatu gara. Ikuskizun hontan parte-hartu dugun dantzari guztiok amaraun sendo bat osatu dugula esan genezake geure harremanaren oinarri talde lana eta laguntasuna izan direlarik. Elkarrekin igarotako orduek islada sakona izan dute bai antolaketan, bai eszenan ere. Ikuskizun honek geure oroitzapenen kutxa eraikitzen lagundu digu, bakoitzak bere kutxa, bere bizipen, sentsazio, sentimendu eta pentsamenduekin.

2019-06-02. Amaia antzokia (Arrasate).
2019-06-02. Amaia antzokia (Arrasate).

Dantzara irtendako egun bakoitza ezberdina izan da. Badira bost urte hauetako bidearen hasiera egin dutenak, beste batzuk bidearen amaieraren parte izan dira eta badira emanaldiro-emanaldiro hutsik egin gabekoak ere. Emanaldi bakoitzean ezberdina izan da agertokia, ezberdinak dantzariak, ezberdina ikuslegoa, baina lehen emanaldiko ilusio eta zirrara bera mantentzeko gai izan gara. Ikusle asko eta asko izan dira geure emanaldiarekin emozionatu eta momentu goxo eta gogoangarri bat pasarazi diegula esan digutenak eta horrek harro sentiarazten gaitu.

2020-01-19. Olaizaga Kiroldegia (Elgoibar).
2020-01-19. Olaizaga Kiroldegia (Elgoibar).

2020-01-19. Olaizaga Kiroldegia (Elgoibar) (02)
2020-01-19. Olaizaga Kiroldegia (Elgoibar).

Eskerrak eman nahi dizkiogu Argia Dantza Taldeari ikuskizun honetan parte-hartzeko aukera emateagatik eta zorionak alboan izan ditugun Duguna Iruñeko Dantzariei, Kezka Dantza Taldeari, Gure Kai Dantza Taldeari, Maritzuli Konpainiari, Elai Alairi, Astigar Dantza Taldeari eta Arkaitz Añorgako Dantzariei egindako lanagatik!

Mila esker ikuskizunaz gozatzera etorri zareten guztioi!

2021-12-12. Antzizar kiroldegia (Beasain).
2021-12-12. Antzizar kiroldegia (Beasain).
2022-05-07. Zelaieta pilotalekua (Zornotza).
2022-05-07. Zelaieta pilotalekua (Zornotza).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt