Orain arteko ekarpenak
Oñatin izan gara dantzan, Oñatz taldearen 50. urteurrenean
2021/04/21
Oñatin dantzatzeko aukera izan dugu aurreko larunbatean, apirilak 17 eta energia positibo txertoa izan da, garai hauei lotutako hitz jokoa eginez! Berez 2020rako gonbitea luzatu ziguten Oñatz dantza taldeko lagunek, haien 50. urteurrenaren karietara dantzatzeko, baina ordukoan ezinezkoa izan zen....
Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
2021/04/09
Triste doakigu 2021eko urte hau ere. Dantzatzeko hamaika arazo eta emateko ditugun berri apurrak, zoritxarrekoak.
Atzo utzi gaitu, 90 urterekin, Sagrario Aranburu Olasagarre -k, gure taldeko dantzari aitzindarietakoak. Eta barkatuko gaituzte besteek, baina lehen dantzari haietarik, gogoangarrien...
Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/03
Bagenekien azken aspaldi honetan kili-kolo zebilela baina bart jaso dugu zorigaiztoko berria, Angel Etxaniz, gure taldearen hastapenetako dantzaria zendu dela.
1933an sortua, 16 urterekin eman zuen izena Iruñeko udal dantza taldean — jadanik bere bi anai bertan ari baitziren dantzari — 1950e...
Maskaradantzaren urtea
2020/12/31
Buka dadila behingoz dantzan egitea apenas utzi digun urte deabrua! Maskaradantzaren urtea. Eta heldu dena izan dadila dantzaz betexeagoa, behintzat!
Intxaur oskola errekastoan nola, harat-honat ibili gaitu pandemiak martxotik hona, baina ikasteko ere balio izan digu: arnas gutxiagorekin bizitzen...
Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...
2020/11/09
Irailean aire-librean eta urriko lehen astean gerizpean entsaiatu ondotik, gure dantza-jarduna etenda gaude, duela hiru aste pasatxo Nafarroako Gobernuak Covid19aren kontrako neurriak zorroztu zituenetik. Gure borondatez erabaki genuen errepikak etetea, inongo agiritan ez baitute aipatu dantza-jard...
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2020
2020/09/27
Maiatza aldera, halako itxaropen inoxentez, pentsatzen genuen: Tira, irailerako lasaituko da hau guztia eta ezpata-dantza behintzat egin ahal izanen dugu! Bada ez! Ezin izan dugu gaur ezpata-dantzara Iruñea zaharreko karriketara atera, eguraldia beste behin ere —azken hamabi urtetan bezala eta neg...
Dantza terapia gisa
2020/09/21
Joandako igandean, Irailak 13, emanaldia izan dugu iruñeko Ziudadelan. Gure taldekide Aritz Ibañez-ek emanaldia aitzin twitter-en idatzitako hari honetan botatakoek oihartzun pixka bat izan dute baita hedabideetan ere:
Dantza taldeen egoera kezkagarria bilakatzen ari da izurrite garai honetan, ...
Arnasa itoaldian
2020/07/20
Arraro doa 2020.a. Koronabirusak hankaz gora jarri dizkigu aurtengo planak —eta heldu deneko batzuk — eta ahal bezala egiten ari gatzaizkio aurre egoerari: Itxialdi garaian nor gure etxetik entsaiatzen eta gero, ekainean, maskarillekin eta aire zabalean. Gure usaietatik urrun, edozein gisaz. Berta...
Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan
2020/07/01
Luzeak egin zaizkigu azken 4 hilabeteak, baina ziztuan pasa zaizkigu, bestetik. Inauterietatik ez-Sanferminetara jauzi bakar batean. Atzean utzi ditugu konfinamendu garaiko etxeko tele-entsaioak —zeintzuetan 24 dantzari bildu garen bataz-beste —, eta kalean ensaiatzen hasi gara duela 3 astetik hon...
Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!
2020/04/01
Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko U...
Orain arteko erantzunak
Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/01
Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Mila esker, lagunok!
duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko
2018/01/12
12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!
2017/09/26
Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!
Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)
2016/05/02
Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]
dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa
Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!