Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

Dokumentuaren akzioak

Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

2020ko irailaren 1eko errepika, Iruñeko Jose Vila eskolako jolastokian. Argazkia: Aritz Ibañez

Irailean aire-librean eta urriko lehen astean gerizpean entsaiatu ondotik, gure dantza-jarduna etenda gaude, duela hiru aste pasatxo Nafarroako Gobernuak Covid19aren kontrako neurriak zorroztu zituenetik. Gure borondatez erabaki genuen errepikak etetea, inongo agiritan ez baitute aipatu dantza-jardunei buruzko argibiderik. Azaro bukaerarako eskatu dizkiguten bi emanaldi egin ahal izateko, ordea, entsaia genezakeen jakin behar eta Nafarroako Gobernuko Lan Osasunaren Institutoarekin jarri gara harremanean, eta haiek erantzun:

Gure entsaioak 57/2020 Foru Aginduaren 14. puntuaren baitakotzat jotzen dituztela, hau da, kirol jarduntzat, eta hartara, puntu horrek dioenari lotu beharko gatzaizkiola bai orain, baita etorkizunean ere. Tira, argitu dugu zerbait, behintzat, gure kalterako bada ere! Izan ere, jakin badakigu hezkuntza ez arautuaren baitako dantza-eskola eta akademietan ensaiatzen ari direla. Baina zer nahi duzue esatea, nahiago dugu jakitea ezin dugula entsaiatu, zer egin jakingabetasuna baino!

Nafarroa Garaiko beste dantza talde batzuendako lagungarri izaten ahal delakoan, hauxe dio 57/2020 Foru Aginduaren 14. puntuak:

14.–Zuzendutako kirol-jarduera fisikoak egitea espazio itxietan.

14.1. Zuzendutako kirol-jarduera fisikoak espazio itxietan egiteko, taldeetan ez dira arituko 6 pertsona baino gehiago, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak xedatutakoaren arabera arautuko dira.

14.2. Nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea instalazioetako sarbide eta joan-etorrietan, bai eta kirol-jardueretan ere, intentsitate txikiko modalitateak badira. Kirol-praktika mota bakoitzaren modalitatea arautuko da Nafarroako Kirolaren Institutuan xedatutakoaren arabera.

14.3. Kirol-jarduera fisikoak salbuetsirik daude 1. puntuko aurreikuspenetik, baldin eta egiten badira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3. artikuluan aipatzen diren irakaskuntzen babesean.

14.4. 21:00etan itxiko dira beranduenez.

Urriaren 13ko 625/2020 ebazpenak xehetasun handiagoz azaltzen ditu kasuan-kasuko edukierak:

2.2.- Entrenamenduak instalazio itxietan

Instalazio itxietako entrenamenduak, oro har, 6 pertsona arteko taldeetan eginen dira, eta talde bat baino gehiago osatu ahal izango da azalera 500 metro karratutik gorakoa bada. Horrek esan nahi du gutxienez 250 metro koadro beharko direla 6 lagun arteko talde bakoitzeko. Adibide gisa, 40x20 metroko areto-futboleko edo eskubaloiko arauzko pista duen kiroldegi batean, 6 pertsonako 3 talde onartuko dira, kontakturik gabe eta espazio bereizia dutela.

Kanpoan egiten diren kirol jardueretan, aldiz, edukiera 6tik 15 lagunetara handitzea baimentzen du ebazpenak:

2.1. Aire zabaleko entrenamenduak

Aire zabaleko entrenamenduetan, gehienez ere 15 pertsonak parte har dezakete entrenamendu-talde bakoitzeko, Futbol eta Errugbi modalitateetan izan ezik; horietan, gehienez ere 25 pertsonak parte har dezakete entrenamendu-talde bakoitzeko. Gainera, nolanahi ere, parte-hartzaileak gehienez ere 6 pertsonako azpitaldeetan banatu beharko dira. Azpitalde horietako bakoitzean gutxienez ere 20 metro karratu bermatuko dira praktikante bakoitzeko eta 250 metro karratu azpitalde bakoitzeko.

*Eguneraketa 2020/11/11

2.1. Aire zabaleko entrenamenduak

Taldekako kiroletan ari diren kirolariek aire zabaleko entrenamendu osoak egin ahal izanen dituzte 15 laguneko taldeetan, kirol instalazioko, futbol eta errugbi modalitateetan izan ezik, zeinetan gehienez ere 25 pertsonek parte hartzen ahalko duten entrenamendu-talde eta kirol-instalazio bakoitzeko”.

Lehendik ere bagenekien, hala entsaiatu baitugu uda honetan iraunkorren, baina aire zabalean entsaiatzeak aukerak zabaltzen dizkigula argi uzten digu ebazpen honek ere. Egoerak —epidemiologiko zein klimatologikoak— hobera egiten duen heinean, berriz ere kalean entsaiatzeko aukera oso aintzat hartzekoa dela uste dugu. Gure irradakaren kobla batek ez dio kasualitatez Kalean bizi nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu... 

Errepika coronavirus garaian 01
2020ko uztailaren 2ko errepika, Iruñeko Taxoare kaleko biribilgunean

Egoera honetan, guretako ez da bideragarria seinaka entsaiatzea, hartara, taldeko entsaioak etenda jarraituko dugu denbora batez. Sanmartin eguna ospatu hurren garela, hartzarena egitea baizik ez zaigu geratuko, momentuz. Neguan lokarraldia egitea —indarrak biltzeko beti ere— harik eta Kandelaria egunez begia ireki eta eguraldiak ekartzen digunaren arabera, berriz kalean entsaiatu ahal izateko momentua heldu arte! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.