Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!
Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko Urmenetak egindako marrazkietatik, momentuz 4 jarriko ditugu eskuragarri. Ahaztu gabe paperezko Koloreaga liburu osoa (68 orr.) duzuela Dantzan-en dendan (denda.dantzan.eus) salgai.
Liburuan aurki daitezkeen koloreztatzeko marrazki ederretako batzuk pdf-an deskargatzeko dituzue hemen:
1- Jaurrietako Axuri-beltza (pdf)
3- Goizuetako inauteriak (pdf)
4- Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza (pdf)
