Dantza terapia gisa

2020/09/21
Dantza terapia gisa

Joandako igandean, Irailak 13, emanaldia izan dugu iruñeko Ziudadelan. Gure taldekide Aritz Ibañez-ek emanaldia aitzin twitter-en idatzitako hari honetan botatakoek oihartzun pixka bat izan dute baita hedabideetan ere:

 

Emanaldiak aitzinetik, baina baita ondotik ere izan du oihartzunik hedabideetan. EITBko albistegietan gure irudi batzuekin lagunduta, aipatu dituzte dantza taldeok gure jarduna aurrera eramateko izaten ari garen zailtasunak. Diario de Noticias-ek asteleheneko azalera eraman du gure emanaldiaren berri, maskekin dantzatzeak ekarri digun arnasestua nabarmenduz.

Diario de Noticias - 2020-09-14

Itolarria gora behera, osagarria ekarri digu emanaldi honek. Baina ez dakigu pilulak noiz arteko efektua izanen duen. Espero ez duela luzeegi joko berriz ere dantzariz beztituko garen arte. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu!