Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Eutsi dantzan 11 Axuri Beltza: Itziar Otamendi

2020/03/25

Itziar Otamendi Argia dantzari taldeko dantzariak axuri beltza ekarri digu Eutsi dantzan atalera. Nafarroako Jaurrieta herrian, emakumeek kantatuz egiten zuten dantza galduta zegoen, eta Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek birsortu zuten. 1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Itziar Otamendik azaltzen duenez hiru zati bereizten dira dantzan: sarreia, dantza bera eta irteera. Eutsi dantzan, Axuri Beltza, Itziar Otamendi, 2020-03-25.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 10 Lapurdiko fandangoa: Jon Olazkuaga

2020/03/24

Lapurdiko fandangoa urratsez urrats azaldu digu Jon Olazkuagak, eta baita dantzatu ere Xan Olazkuaga anaiaren laguntzaz, Eutsi Dantzan sortaren 10. atal honetan. Maritzuli konpainiako dantzari eta ikerlariak azaldu digu maiz Lapurdiko fandangoa Betti Beteluk sortu zuen fandango koreografiatuari deitzen zaiola, baina koreografia horrek Lapurdiko kostaldean dantzatu ohi zen fandangoan duela oinarria. Apaingarriz betea da eta batez ere pauso doblatuak ditu. Olazkuagak Lapurdiko fandangoaren honako ezaugarriak nabarmendu ditu: ohikoa da bi hanketan jartzea gorputzaren pisu guztia eta ez bakarrean; arintasun handiarekin dantzatzen da, belaunak igo behar dira eta azkenik atzeko hankaren lana azpimarratzen du. Jon eta Xan Olazkuaga anaiak fandangoa dantzatzeko darabilten doinua Kazkabarra taldearen Ihauteriak (1985) diskotik Eguzki dantza pieza da. Eutsi-dantzan, Lapurdiko fandangoa, Jon Olazkuaga, 2020-03-24.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 08 billantzikoa: Kattalin Ezkerra

2020/03/20

Kattalin Ezkerrak, Baztandarrak dantza taldeko kideak egin digu gaurko #EutsiDantzan atalerako proposamena: hiru puntukoa, billantzikoa eta xalo-dantza. Mutil-dantzak dira dantza-jauziek Baztanen hartzen duten forma eta badituzte hainbat berezitasun. Kattalinek horiek azaldu dizkigu hasteko eta ondotik, erdizke urratsetik abiatuz eta bere aldaerak aletuz, mutil-dantza osoaren eboluzioa erakutsi digu. Eutsi dantzan, bilantzikoa, Kattalin Ezkerra, 2020-03-19.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 07 zazpi-jauziak: Jon Iruretagoiena

2020/03/19

Zazpi-jauziak zazpi modu desberdinetan dantza egiteko erronka proposatzen digu Jon Iruretagoienak gaurko Eutsi Dantzan atalean.  Erdizka urratsa dantzatzeko hainbat aldaera erakutsi eta eskaini dizkigu Maritzuli konpainiako dantza-maisuak. Horretarako zazpi-jauziak dantza erabili du eta buelta bakoitzean hainbat bariazio eman ditu. Azaldu du erdizka lauetan egiten den momentuan egin ohi direla eboluzio horiek. Izan ere erdizka lauetan da, dantzariak dantza-jauzien arauen barruan askatasun handiena duen unea. Ea harrapatzen ditugun bariazio batzuk, hemendik aste batzuetara plazan dantza-jauzietan sartzeko. Eutsi-dantzan, zazpi-jauziak, Jon Iruretagoienaena, 2020-03-19.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 06 hanketako ariketak: Maialen Araolaza

2020/03/18

Maialen Araolaza fisioterapeutak dantzan aritzeko gorputz ariketa batzuk eskaini dizkigu. Lehen saio labur honetan zehazki hanketako ―trizeps surala bereziki― indarra mantentzeko proposamena egin digu. Indarraren entrenamendua ―eta ez luzaketena― garrantzitsua da dantzaren errendimendurako eta ohiko lesioen prebentziorako. Erritmo geldoetatik arinagoetara joatea komeni da, ahalik eta mugikortasun handiena bilatuz. Kontutan izan entrenamendua eraginkorra izateko kargaren indibidualizazioa garrantzitsua dela. Hurrengo asterako izterretako ―iskiokruralak bereziki― indarra mantetzeko beste proposamen bat iragarri digu. Musika: Quico Puges. Eutsi dantzan, hanketako ariketak, Maialen Araolaza Arrieta, 2020-03-18.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 05 Jondane Johaneren branlea: Ihitz Iriart

2020/03/17

Ihitz Iriart kantariak eta dantzariak Jondane Johaneren branlea ikasteko proposamena luzatu du; Zuberoatik Euskal Herri osora zabal dezagun dantza hau. Mixel Etxekoparrek sortutako branle hau ekainaren 23an dantzatu eta kantatu ohi dute Zuberoako mendietan piztutako suen bueltan. Tontor batetik bestera ikusten omen dira gainerako suak. Momentuan, leiho batetik bestera arituko gara dantzan eta kantuan. Hemen abestiaren letra:

Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.

Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.

Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.

Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.

Eutsi dantzan, Jondane Johaneren branlea, Ihitz Iriart, 2020-03-17.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 04 arin-arina: Gari Otamendi

2020/03/16

Gari Otamendik arin-arina dantzatzen jarriko gaitu gaur, etxetik etxerako eutsi dantzan proposamen sorta honetan. Arrabita jo, dantzan egin eta besteok dantzan jarri, dena batera, biko konpasa modu errazean dantzatzeko aukera eskaintzen digu. Eutsi dantzan, arin-arina, Gari Otamendi, 2020-03-16.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 03 zortzikoa: Aritz Ibañez

2020/03/15

Oraingoan zortzikoa dantzatzeko gonbidapena egin digu Aritz Ibañezek etxetik. Kalera, plazara edo dantza-gelara ateratzeko aukerarik ez izan arren, nork bere etxean dantzan aritzeko, Maurizio Elizalderen doinura, Lantzeko zein Baztango maneran zortzikoa dantzatzeko proposamena eskaini digu Duguna dantza taldeko dantza-maisuak. Eutsi dantzan, zortzikoa, Aritz Ibañez, 2020-03-14.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 02 100 alargunen dantza: Patxi Laborda

2020/03/13

Etxean dantzan aritzeko beste proposamen bat, Patxi Labordaren eskutik mazurka erritmora egindako soka-dantza bat. Thiery Biscary "Manez"en 100 alargunen dantza kantarentzat Patxi Labordak prestatuko dantza da hau. Dantza entsegu, ikastaro eta saioan etenda diren uneotan, etxean ere dantzan jarraitzeko aukera izan dezagun soka-dantza hau mazurka erritmora nola dantzatzen den azaldu eta dantzan berau dantzatzeko argibideak eskain dizkigu Aiko taldeko eta Bilbao Musikako dantza-maisuak. Eutsi dantzan 100 alargunen dantza, Patxi Laborda, 2020-03-13.

Eutsi dantzan, Coronavirusak dantza-jardueretara joateko aukerarik gabe utzi arren etxetik dantzari eusteko proposamenak:

Eutsi dantzan 01 fandangoa: Josu Garate eta Quico Puges

2020/03/13

Dantza ekitaldiak, emanaldiak, eskolak eta entseguak bertan behera geratu dira, eta beraz, nork bere etxean dantzan egitea da geratzen zaigun azken aukera. Horretan laguntzeko Josu Garate dantzariari eta Quico Puges musikariari eskatu diegu dantzan aritzeko saio txiki bat eskaintzea, eta fandangorako proposamen hau eskaini digute. Eutsi dantzan, fandangoa, Josu Garate eta Quico Puges, Dantzan Biharrian, 2020-03-13.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com