Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Filipe Oihanburu 100 urte dantzan

2021/06/15

Ehun urte beteko ditu hilaren 26an Filipe Oihanburuk (Argeles-Gazost, Biarno, 1921); eta urtebetetzearen bezperan Biarritzeko Urrezko Domina jasoko du euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… da Oihanburu, mende beteko bizitzak ...

Gehiago irakurri

Neskak, dantzara!

2021/06/11

Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo oñatiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten Oñatin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz. Iriondok ikusi du pauso handia izan zela ordukoa, eta testigantzak jasota gelditzea garrantzitsua dela; batetik herriaren historiaren zati bat gordeta gelditzeko, eta bestetik, eredu bezala balio izateko. Oñatz dantza taldeko Ane Irazabal eta Miren Aranburu dantzariak, Jesus Irizar taldeko zuzendaria, Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua dantzari ohiak eta Jerardo Elorza historialaria elkarrizketatu ditu Iriondok. 2020ko ekainetik irailera bitarte osatu zuen lana, eta Oñatz dantza taldearen eskura utzi zuen, taldearen 50. urteurreneko opari modura. Oñatzeko kideek ikusi zuten orduan baino egokiagoa zela korpusen bueltan egitea publiko. Beraz, atzo, ekainak 10, aurkeztu zuten lana Oñatzeko kideek eta Iriondok Oñatiko Kultur Etxean eta orain dantzan.eus-en du estreinaldi publikoa. Neskak Dantzara, Julen Iriondo, 2021-06-10.

Oñati: Korpus 2021 banakoa launan elizan

2021/06/10

Korpus igandeko goizean eliza barruan bakarrik dantzatu dute korpus-dantzariek. Prozesiorik ez da izan aurtengoan, baina meza nagusian banakoa launan egin dute. 1972. urtetik igotzen dira aldarera korpus-dantzariak. Urte hartan eguraldi txarra zela eta ez zen prozesiorik izan, eta erabaki zuten eliza barruan egitea saiotxoa. Arrakasta ikusita, ordutik urtero dantzatzen dira korpus-dantzariak elizako aldarean. Kontsakrazio garaian igotzen dira aldarera dantzara, eta banakoa dantzatzen dute launaka kapitaina hasita. Azken bi urteetan prozesiorik egin ez denez, mezan zehar bi aldiz dantzatzen dute, kontsakrazioan eta azken bedeinkapenaren aurretik; lehenengoa aldarearen goian eta bigarrena eskaileren aurrean. Irudiak: Amaiur Aristi. Banakoa launan, Korpus, Oñati, 2021-06-06.

Pasaiako 3. dantza festibalak dantzatz beteko ditu herriko txokoak

2021/06/10

Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala , eta ekainaren 10etik 13ra hamabi dantza konpainien lanez osatutako egitaraua prestatu dute. Emanaldiez gain, herritarrentzako tailerrak eta Pasaiako Iker Murilloren STUDIO 24 eskolako ikasleen saioak ere izango dira. Euskal Herriko hainbat txokotako da...

Gehiago irakurri

Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia dantzan aurkeztuko du Arrolak

2021/06/09

Arrola dantza taldeak Izan Baita ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 20an Baigorrin. Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia eta Nafarroako Erresumaren gainbehera kontatuko dituzte dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Pandemiak guztiz oztopatu ditu prestaketak; baina, azkenean, urtebeteko atzerap...

Gehiago irakurri

Oñati 2021 Korpus

2021/06/07

Korpus igandea Oñatin egun handia izan ohi da, eta aurtengoa pandemiak mugatua izan bada ere, ez da dantza faltarik izan. Prozesiorik ez, baina Korpus dantzariek meza nagusian aldarearen aurrean dantzatu dute, eta arratsaldean ere dantza emanaldia eskaini dute. Plaza ondoko frontoian aforoa mugatu eta segurtasun neurriak hartuta korpus-dantzak eman dituzte, eta, ohitura den legez, aurreskaurekin amaitu dute arratsaldeko saioa Oñatz dantza taldeko kideek. Argazkiak: Amaiur Aristi – Dantzan CC-BY-SA

Maria Rosa balleta 1977 Euskal folklorearen suitea

2021/06/04

Maria Rosa eta bere ballet espainiarren Euskal folklorearen suitea emititu zen RTVEko La danza programan. 1977an estreinatu zen telebista programa hori, eta dantzari lotutako aldizkako saioak eskaintzen zituen. Dantza irakasle baten klasearen formatua zuen programak eta dantzak aurkezteaz gain, dantzen inguruko testuingurua ere azaltzen zien ikasleei. Pirinioetako folklorea izenburuko klasean Katalunia, Aragoi eta Euskal Herriko dantzak azaldu zituen. Bideo honetan jaso dugu Euskal Herriko atalari dagokiona. Irakasleak Zuberoako maskaraden kokapena egiten die ikasleei: Zuberoa  Pirinio mendikatearen iparraldeko isurialdean kokatzen den eskualdea dela dio, une horretan frantses estaduaren menpekoa dena, "Euskalerriren ipar-ekialdean". Inauterietako dantzak direla azalduta, Maria Rosaren balleteko dantzariak agertzen dira. Bost aitzindariak banan-banan aurkezten ditu, eta, ondoren, dantzariek maskaradetako zenbait dantza egiten dituzte: arribada, gabota, satan-dantza eta godaleta. Ondoren ezpata-dantza aurkezten du irakasleak, eta lau dantzarik eskaintzen dute Gipuzkoako ezpata-dantza. Segidan, dantzarietako batek aurreskua, desafioa  egiten du, eta laukoteak, berriz, banangoa egiten du. Bukatzeko, fandangoa eta arin-arin koreografiatuak egiten dituzte gizon-emakume dantzariek. Koreografiaren egile moduan Pilar Lopez (mugimendu koreografikoak) eta Iñaki Manterola (urratsak) aipatzen dira. Susmoa dugu Iñaki Gordejuela izan zitekeela aipatzen den Manterola hori, bigarren abizena horixe baitzuen Iñaki Gordejuela Manterolak. Irudiak: RTVE. Maria Rosa balleta, Euskal folklorearen suitea, 1977.

Dantzan Ikasi: Lau urrats eta kitto

2021/06/01

Lau urrats eta kitto metodologiaren bidez dantzan irakasteko bidea aurkeztu du Maritzuli konpainiak. Dantzan Ikasi programan erakutsi dute haien irakasteko moduaren funtsa. Ikasturte honetan lau saio eskaini dituzte Beasainen Maritzuliko kideek. Ikastaroa Claude eta Jon Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak gidatu dute. Saio horietan lau urratsak identifikatu eta haurrekin zein heldu hasiberriekin nola landu daitezkeen azaldu dute. Biribilketa, kontrapasa eta balsaren erritmoak daude oinarrian, eta laugarren urratsa aurrekoen arteko konbinazioa da. Olazkuagak azaldu dizkigu haien metodologiaren oinarrizko urratsak edo pausuak. Dantzan Ikasi, Lau urrats eta kito, Maritzuli konpainia, Beasain, 2020-2021.

Iurretako dantzariak 2021 erregelak

2021/05/31

Soka-dantzan amaitu zuten iurretarrek Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50. urteurreneko ekitaldia. Iurretako dantzariek erregelak dantzatu zituzten, Iruñeko Duguna dantza taldekoekin batera sokan aterata. Amaia Elizaran aritu zen aurresku eta Elene Uribelarrea atzesku. Mikelatz Goiriaren danbolin eta txistu doinuan eta Jon Gaminderen atabalaren erritmoan aritu dira. Sokan banakako erakustaldiak egin ondoren, publikotik Oñatz dantza taldeko kide bana gonbidatu eta banango zaharra eskaini zieten bakoitzari. Bukatzeko, denak elkarrekin soltean dantzatu ziren eta biribilketan amaitu zuten eguneko saioa. Oñatz dantza taldearen urteurren borobila ospatzeko oñatiarrek Iruñeko Duguna dantza taldea eta Iurretako dantzariak gonbidatu dituzte eta haien herriko dantzen erakustaldia eskaini dute: San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, dantzari-dantza, San Fermin trokeo-dantzak eta erregelak. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Erregelak, Iurretako dantzariak eta Duguna, Oñati, 2021-03-17.

Duguna 2021 trokeo-dantzak

2021/05/27

San Fermin jaietarako sortutako trokeo-dantzak eman ditu Iruñeko Duguna dantza taldeak Oñatin. Karrika-dantza, makil-txikiena, makil-handiena, brokel-dantza, zinta-dantza eta arku-dantza eskaini dituzte. San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzarekin hasi dute Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia, eta, ondotik, trokeo-dantzen zikloa plazaratu dute. Jaialdian, iruindarrekin batera, Iurretako dantzariak aritu dira. Bizkaitarrek dantzari-dantza eta erregelak eman dituzte. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. San Fermin trokeo-dantzak, Duguna, Oñati, 2021-03-17.

Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com