Orain arteko ekarpenak
Euskal dantzari buruzko galdera-erantzun jokoa Soka erakusketaren aplikazioan
2016/07/22

Bilbon da Soka erakusketa egunotan, eta Euskararen Etxean ikusi daiteke abuztuaren 31ra arte. Erakusketarekin lotutako SOKA, euskal dantza aplikazioa aurkeztu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundea k. Euskal Herriko dantza ekitaldien egutegia eta euskal dantzei buruzko galdera-erant...
GazteFolk jaialdiak 20. edizioa ospatuko du
2016/07/21

Bidasoaldeko gazteen 20. folklore jaialdia hasiko da gaur Irunen. Eraiki dantza taldeak antolatuta, Georgia (Abkazia danze ensemble), Polonia (Folk and Song Dance), Ukraina (Polisianochka) eta Peru (Soy de Peru) herrialdeetako taldeek parte hartuko dute GazteFolk jaialdiaren 20. urteurre...
Irlanda eta Brasil izango dira 2016ko Folklore Bizian jaialdiko gonbidatuak
2016/07/20

Uztailaren 19tik 25era ospatuko da Galdakaon eta bizkaiko beste bost herritan Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia. Aurten Irlanda eta Brasilgo folklorea ezagutzera emango du Folklore Bizian jaialdian, ohi bezala, euskal dantzekin batera. Galdakaon bertan hasi eta Us...
Euskal Herria dantzaz dantza ezagutzen dabiltza Boiseko Oinkariak
2016/07/14

Idahoko, Boiseko Oinkari dantza taldeko kideak Euskal Herrian dira egunotan, beraien arbasoen herria ezagutu, senideak bisitatu, dantzak ikusi eta ikasi, eta Europako euskal dantzari lagunekin festak ospatuz. Boisetik atera eta Washingtonen Smithsonian Folklife jaialdian dantzatu zuten Oinkariek �...
Hemen da Portugaleteko Nazioarteko 42. Folklore Jaialdia
2016/07/13

Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko da jaialdia , baina aurretik, uztailaren 18tik 21era, nazioarteko folklorearen erakusleiho izango dira Portug...
Contrapasso: sardana eta dantza-jauzien aurrekariari buruzko ikastaroa
2016/07/11

Xuriach taldeak Contrapasso-aren inguruko ikastaroa antolatu du Bartzelonan, abuztuaren 23, 24 eta 25erako. Kontrapasaren bilakaeratik sortu dira sardana eta dantza-jauziak, besteak beste. Carles Más dantza-maisu eta musikariaren gidaritzapean, Xuriach taldeko Anna Romaní, Marc Riera eta France...
Dantza ikusteak eragin positiboa du ongizatean
2016/07/07

Dantza egiteak dakartzan onurak maiz aipatzen dira, baina oraingoan Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB) defendatu den Doktorego Tesi batek berretsi du dantza ikusteak ere mesede egiten diela ikusleei, eta bere ongizatea hobetzen laguntzen duela. Dantza ikusteak ikusleen ongizatean eragin posit...
Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena
2016/07/05

Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean Eusko Jaurlaritzak nazioartean Euskal Herriaren berri emango zuen dantza eta abesbatz konpainia nazionala sortu zuen: Eresoinka. Hango eta hemengo dantzari, kantari eta musikariak deitu eta Saran batu zituen Jaurlaritzak, eta bertan izan ziren zenbait hilabe...
San Joan jaiak eta dantzak Euskal Herrian
2016/06/23

San Joan bezpera da gaur eta Euskal Herriko hamaika txokotan izango dira suak eta dantzan gaur arratsalde eta gauean. Dantzek bihar jarraipena izango dute, izan ere, aurresku, soka-dantza, zortziko, azeri-dantza eta tokian-toki dantza bereziz beteta etortzen zaigu urtero San Joan festa Euskal Herr...
60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak
2016/06/22

Jaialdietarako diru-laguntza deialdia kendu du Eusko Jaurlaritzak. Aurten diru-laguntzarik ez dela izango abisatu gabe egin du gainera, dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdi desagertzeko arriskuan jarriz. Bidasoako Gazteen Folklore Jaialdia, Segurako dantza txapelketa, Elorrioko Break on ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen
2025/02/10
Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:
Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak
2024/08/29
Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/06/20
Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/23
Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/04/11
Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/08/04
Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/07/28
Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Dantzan on Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
2022/12/03
Gure dolumiña.
Urbeltz familia.
Urbeltz familia.
Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.