Azkueren eta Aita Donostiaren euskal kantutegiak sarean

2016/11/23
Azkueren eta Aita Donostiaren euskal kantutegiak sarean

Euskal Musikaren biltzaile handienen lanak, Resurreccion Maria de Azkue eta Aita Donostia-ren kantutegiak sarean eta pdf formatuan, edonork jaisteko moduan daude. Musika bilduma itzelak dira biak ala biak, eta dantza doinu ugari aurki daiteke horietan. 

Aitor Gorostiza musikariak, Santa Zezilia ospatzeko ezagutzera eman ditu bi altxor hauek, Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak beren webguneetan eskura jarrita dituztenak.