Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ametsen Gillika ikuskizuna estreinatuko du gaur Aintzina Eskiulak

Dokumentuaren akzioak

Ametsen Gillika ikuskizuna estreinatuko du gaur Aintzina Eskiulak

2016/10/28 10:40
Ametsen Gillika ikuskizuna estreinatuko du gaur Aintzina Eskiulak

Aintzina Eskiula: Ametsen Gillika errepika, 2016.

Zuberoako dantzetan oinarritutako ikuskizun berria estreinatuko da gaur Eskiulan: Ametsen Gillika. Catherine Arzanuturrik zuzenduta eta koreografiatuta, Andde Karrerek egin ditu musikak, eta Eskiulako dantzariak, Aintzina Eskiula taldekoak arituko dira oholtza gainean. Herri-antzerki musikal moduan definitzen dute antolatzaileek ikuskizuna.

Eskiulako sarrerak agortuta

Aintzina Eskiula: Ametsen Gillika 2016 afitxaEskiulan bertan, Peko Plaza frontoian estreinatuko da ikuskizuna, urriaren 28an, osteguna, 21:00etan. Baina sarrera guztiak salduta dira dagoeneko. Urriaren 29 eta 31an ere iragarrita dira emanaldiak, baina horietarako ere sarrerak agortuta daude. Ondoren Hazparnen izango da Ametsen Gillika, azaroaren 5ean, eta Angelun azaroaren 26an.

Eskiula, Biarnoko euskaldunak

Eskiula administratiboki Biarno da, ez da Zuberoa, baina beraiek esaten dutenez Biarnon kokatutako "eüskaldun kolonia bat" dira. 540 lagun bizi da gaur egun Eskiulan, herri txiki baina kulturalki oso aktiboa da. 2000. urtean Maddalena Jauregiberri pastorala eman zuen eskiularrek, 2007an Dinbili danbala ikuskizuna eskaini zuten, Catherine Arzanuturriko zuzendua. 

Informazioa: Ametsen Gillika (Aintzina Eskiula)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.