Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Casillako dantzaldiak aztertzen dituen Doktorego Tesia defendatuko du gaur Aingeru Berguices-ek

Dokumentuaren akzioak

La Casillako dantzaldiak aztertzen dituen Doktorego Tesia defendatuko du gaur Aingeru Berguices-ek

2016/11/14 09:35
La Casillako dantzaldiak aztertzen dituen Doktorego Tesia defendatuko du gaur Aingeru Berguices-ek

Dantzaldia Arrasaten, 1900 urte inguruan. Argazkia: Mendia Fondoa.

Eskusoinuaren hedapena Bizkaian eta Bilboko La Casillako dantzaldiak aztergai dituen Doktorego Tesia defendituko du gaur Aingeru Berguices-ek Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatean. "Organología popular y sociabilidad: el baile de La Casilla de Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkaia (1880-1923)" izenburuarekin defendatuko du doktore tesia Aingeru Berguices Jausorok.  

Joseba Agirreazkuenagaren zuzendaritzapean egin du tesia Berguices-ek, eta gaur egingo duen defentsan, zenbait dantzarik eta musikarik parte hartuko du, ikerketan aztergai izan duen musika eta dantza giroa irudikatuz. Astelehena, azaroak 14, goizeko 11:00etan, Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, izango da defentsa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.