San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2014an. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY - SA
San Martin ezpata-dantza, Maritzuliren Nundik nora? hitzaldi dantzatua edota Bilaka kolektiboaren ikuskizuna ikusi ahal izango dira Biarritzen azaroko bigarren asteburuan, sortu berria den Euskal Hitzorduak ekimenaren barruan. Horrekin batera, familiei, inoiz dantzan egin ez dutenei, eta egin dutenei zuzendutako tailerrak egingo dira asteburu honetatik bertatik hasita.
Ekimen berri Biarritzeko Dantza denboraldiaren barruan antolatu du Malandain Ballet Biarritzek, Biarritz Kulturarekin eta Euskal Kultur Erakundearekin batera. Historia Museoaren 30. urteurrenarekin eta Biarritzeko San Martin jaiekin batera, Euskal Hitzorduen lehen edizioa 2016ko azaroaren 5etik 13ra egingo da Biarritzen bertan. Eskaintza erakargarriagoa egiteko helburuarekin, “tailerra + ikuskizuna(k)” formula jarri dute martxan: tailerreko izen-ematearekin batera, ikuskizunerako sarreran deskontua egingo zaie partaideei.
Emanaldiak
Azaroaren 12a, larunbata
Maritzuli: Nundik Nora. Hendaia, 2014-06-20. Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan.com CC-BY-SANundik Nora Hitzaldi dantzatua, 20:00etan, Kasino antzokian, Claude eta Jon Iruretagoyena Maritzuli konpainiarekin
Dantzen eta maskaraden istorioak, dantza maisuen oroitzapenak. Zatoz dantzak aurrera egin duen heinean mestizatu, aberastu eta eraldatzen den dantza-forma entzutetsu bat ezagutzera.
Iraupena: 80 min Salneurri osoa: 14€ (salneurri murriztua: 12 €, Malandain Ballet Biarritzeko lagunak, 18 urtez azpikoak, 26 urtez azpiko ikasleak, langabeak)
Azaroaren 13a, igandea
San Martin ezpata-dantza, 10:00-13:00 bitartean,Biarritzeko kaleetan zehar, irteera San Martin elizan. Doakoa.
Protokolozko eta egundoko talde-dantza ibiltaria, Ezpata-dantzak XVII. mendean du jatorria. Normalean jai zibilak ospatzen baditu ere, herrietako jai-ospakizunei loturiko une garrantzitsuenetan aurki dezakegu ere.
Bilaka Taldearen ikuskizuna, 18:00etan, Casino antzokian. Hiru pieza koreografikoarekin osatutako ikuskizuna:
Zaharrak berri (Gari Otamendi): Dantza benetako bizimodutzat duen herrialde baten dantza-errepertorio tradizionala zeharkatzen du Zaharrak berrik. Euskal Herriko batasun kulturala nabarmentzen du, Iparretik Hegoraino, atzotik gaurdaino, etengabe berritzen diren ohiturekiko errespetuan.
Abbadie (Jon Maya): Lan honek euskal kultura garaikidearen aitetako bat berreskuratu eta omentzen du.
Binaka (guraso/haurra) gozatzeko tailerra, euskal dantza eta Maritzuli eta Bilaka bi konpainien unibertsoa ezagutzeko aukera eskaintzen du, jarduera ludiko eta alaien bidez. Zatoz dantza ezagutzera eta konplizitate-une bakarra parteka ezazu zure haurrekin!
Asteburu tailerra
Azaroaren 5a, larunbata 12:00-13:15, zuzendaria: Claude Iruretagoyena / Maritzuli
Azaroaren 6a, igandea 14:00-15:15, zuzendaria: Jon Iruretagoyena / Maritzuli
Asteburu tailerra
Azaroaren 11, ostirala 11:00-12:15, 8 urtetik gorako haurrak, zuzendaria: Oihan Indart / Bilaka
Azaroaren 12a, larunbata 11:00-12:15, 6 urtetik gorako haurrak, zuzendaria: Ihintza Irungarai / Bilaka
Hasiberriak diren helduentzat
Asteburu tailerra
Azaroaren 5a, larunbata, 12:00-13:15, zuzendaria: Claude Iruretagoyena / Maritzuli
Azaroaren 6a, igandea, 14:00-15:15, zuzendaria: Jon Iruretagoyena / Maritzuli
“Lau pausoak» izeneko metodologia orijinalean oinarrituta, «euskal» dantzarik egin ez duen horrek koreografia tradizional errazak ikasteko aukera izango du. Xedea da aipatu lau pausoak ikastea eta horiek konbinatzen ikastea ere. Honela “Ingurutxoa» eta “Baztango zortzikoa” dantzak dantzatzeko aukera izango dute partaideek.
Asteburu tailerra
Azaroaren 11, ostirala 14:00-15:15, zuzendaria: Oihan Indart / Maritzuli
Azaroaren 12a, larunbata 14:00-15:15, zuzendaria: Nathalie Vivier / Maritzuli
Mutxiko, soka, mazurka… ibiltzea ez al da dantza egitea ere? Dantzatzen ez dakitenei zuzenduriko tailer honek dantzatzeko aukera emango die partaideei, era ludiko batean. Mutxikoak dantzatzea, inoiz baino errazago!
Egiaztatutako gaitasuna duten nerabeentzako tailerra
Azaroaren 6a, igandea 15:30-17:30, zuzendaria: Jon Iruretagoiena
Maritzuliren ikuskizunen errepertoriotik abiatuta, Maritzuli Konpainiaren unibertsoa eta dantza ezagutzeko aukera izango duzu. Zortziko eta ingurutxo dantzak jorratuko dira.
Azaroaren 11, ostirala, 15:30-17:30, zuzendaria: Oihan Indart
Bilaka taldeko Oihan Indart dantzariak Jon Mayak Bilakarentzat sortu zuen Abbadie koreografia aurkeztuko dizu. Tailer honetan, ikuskizun horretako zenbait dantza ikasiko dituzu, bai eta koreografoak espazioa erabili eta okupatzeko egin duen lana ere.
Azaroaren 12a, larunbata 15:30-17:30, zuzendaria: Mathieu Vivier
Negua lanaren sortzaile Mathieu Vivierrek bere sorkuntza-prozesua ezagutaraziko dizu. Ikuskizunerako sorturiko banakoa ikasiz, idazketa koreografikoarenganako gerturatze bat eskainiko du sortzaileak. Zatoz Negua lanaren sekretuak ezagutzera eta besteekin partekatzera.
Datu orokorrak
Tailerra eta Ikuskizun 1 = 12 €
Tailerra eta 2 Ikuskizun = 24 €
Tailer guztiak Biarritzeko Ixelles Plazako estudioan egingo dira.
Informazioa eta erreserbak : Malandain Ballet Biarritz, 05 59 24 67 19