Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

Dokumentuaren akzioak

2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

2016/10/25 08:55
2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

Argazkia: Cielo Raso

2016ko urriaren 20tik azaroaren 4ra arte dago irekita Eusko Jaurlaritzaren 13. Dantza Zirkuituan proposamenak aurkezteko epea,  2017ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio izaera duen katalogo laburrean bakarrik sartuko dira 2013tik geroztik estreinatutako ikuskizunak, Sareako bulegoak horien berri duen neurrian. Horregatik, proposamenak sarea@ikerpartners.com helbidera bidaltzea eskatzen da; proposamenak bidaltzeko epea azaroaren 4 arte dago irekita.

Sareara bere proposamena aurretik bidali zutenek ez dute berriz ere bidali behar, ezpada proposamenaren atalen bat aldatu delako. Bestalde, 2013tik aurrera estreinatutako eta iazko katalogoan sartutako proposamenak kontutan hartuko ditu Sareak aurten ere, konpainiek zerrendan dagoen beren ikuskizunen bat erretiratzea nahi izan ezean. Kasu horretan, Euskadiko antzokien Sareako bulegoari jakinarazi beharko dio.

Aurten ere posible izango da konpainia beraren edo hainbat konpainien pieza laburrekin osatutako proposamenak aurkeztea, emanaldi bakarrean antzezteko asmoz; kasu horretan, fakturazioa entitate bakarrak hartuko behar du bere gain.

Sarea Dantza Zirkuitua

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hamahirugarren ediziora helduko da 2017an. Zirkuitua programazio eta sorkuntza esparruetan Euskadiko dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emateko helburuarekin. Zirkuitua EAEko antzokietan zehar dantza programatzen duen zikloa da. Bertan, zerrenda itxi baten batean antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira.

Ikuskizunen katxea Sareako bulegotik konpainiekin zuzenean negoziatzen da, ikuskizun bakoitzak guztira egingo dituen emanaldi kopurua kontutan hartuz. Urtero zehazten diren irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzak katxearen zati bat ordaintzeko diru-laguntza eskaintzen die konpainiei, konpainiek antzokiei eskaintza ekonomiko erakargarriagoa egin diezaieten.

Diru-laguntzak

Taldearen jatorriari dagokionez, ikuskizunek ondorengo diru-laguntza jaso ahal izango dute:

  • Euskal Konpainiak: katxearen % 55, BEZa barne eta 2.500€ BEZaren barne topearekin
  • Kanpoko konpainiak: katxearen % 40ko BEZa barne arte biran egiten diren emanaldien arabera eta 3.000€ BEZaren barne topearekin
  • Emanaldi bat zirkuituan: katxearen % 30eko BEZa barne
  • Bi emanaldi zirkuituan: katxearen % 35eko BEZa barne
  • Hiru emanalditik gora zirkuituan: katxearen % 40ko BEZa barne

Antzoki bakoitzak egin beharreko hedapenaz gain, Zirkuituaren hedapen-kanpaina eta etengabeko jarraipena bateratuak egingo dira: prentsaurrekoak, aldizkariak, agendak, telebistak, irratiak, etab. Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea zirkuituan.
  • Zirkuituarekin konprometitzeko eta bertan sartzeko grina sortzea programatzaileengan, parte hartzeko baldintzak malgutuz eta programazio aukerak zabalduz. Hau guztia, zirkuituan parte hartu ohi izan dutenen herrien partaidetza egonkortzeko eta areto berrien sarrera sustatzeko helburuarekin
  • (Sarearen eremuaren barnean zein kanpoan), posiblea den neurrian eta antzokiei ezarritako parte hartze-irizpideen arabera.
  • Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, bai euskal produkzioetarako bai kanpokoetarako ere.
  • Antzokien koordinazioa sustatzea birak antolatzearen alde, bereziki kanpoko taldeen ikuskizunei dagokienez.
  • Euskal ikuskizunen gutxiengo baten programazioa ziurtatzea. Publikoak jada egiaztatu dituen ikuskizunak programatzeko aukera ematea.
  • Ohizkoa ez den programazioa egiten saiatzea.
  • Konpainiek, euskaldunek nagusiki, beraien proposamenak hobeto komunikatzeko ahaleginak sustatzea. 
  • Programatzaileei herriko dantza eragileen lankidetza kontuan hartuko duen eta dantza garaikideko erdi-epeko programazioaren proiektua egiteko eskatzea.

2017. urteko Dantza Zirkuituan programatzeko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izango da.

Informazioa: Euskadiko Antzoki Sarea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.