Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gerra zibili hasi eta lau ordura hil zen La Argentina dantzaria gogoan sortu du Moarek "Envoltura"

Dokumentuaren akzioak

Gerra zibili hasi eta lau ordura hil zen La Argentina dantzaria gogoan sortu du Moarek "Envoltura"

2016/11/28 08:40
Gerra zibili hasi eta lau ordura hil zen La Argentina dantzaria gogoan sortu du Moarek "Envoltura"

Argazkia: Camila Téllez

La Argentina 1933
La Argentina, 1933an. Argazkia: http://www.flamencasporderecho.com/
1936ko uztailaren 18an, Donostiara bidaiatu zen La Argentina, Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaika) antolatutako euskal dantzen erakustaldi batera, eta bat-batean hil zen, gudaroste frankisten altxamenduaren eta Gerra Zibilaren berri izan eta lau ordura. La Argentinaren heriotza bereziki esanguratsua izan zen, hura izan baitzen Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuaren domina jaso zuen lehen artista. Domina hari esker, haren ordezkari kulturala bihurtu zen; alegoria pertsonifikatua, nolabait.

Antonia Merce La Argentina dantzari eta koreografoa Espainiako Bigarren Errepublikako kultur irudietako bat zen. Bigarren Errepublikako behin behineko gobernuak artista bati emandako lehen domina jaso eta bere bapateko heriotzak hainbat lan inspiratu ditu. Esaterako, La Argentinaren historiatik abiatuta ekin zion Kazuo Ohno japoniarrak buto dantza garatzeari, Hiroshima eta Nagasakiko bonben kontrako erantzun gisa. Envoltura lana artistaren inarrosaldi fisikoa ulertzen saiatzen da sentimendu kolektiboaren korrelatuan, historiaren ildoan gertatutako mugarri baten isla modura. 

Envoltura

La Argentinaren oroimenez, Envoltura ikuskizuna egingo dute heldu den abenduaren 1ean Bilboko Azkuna Zentroan Moare emakumezko kultur elkarteak gidatutako dantzariek. La Argentinaren bat-bateko heriotzetik abiatuta, sinkopea gorputz mugimendu eta mugimendu historiko gisa adierazten duen ideian oinarrituriko eszenak osatu dituzte Idoia Zabaleta, Iñaki Azpillaga, Camila Téllez, Patricia Caballero, Pedro G. Romero eta Bobotek.

Ikuskizunaren abiapuntuan dago Donostia 2016ren Bake itunak proiektuaren barruan egindakon 1930. En el Pacto de San Sebastián. Historia y síncope erakusketa. Joan den udan egon zen ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta erakustokian bertan atondutako behin behineko eszenarioan egin zuten dantza-ekitaldi honetarako lehen hurbilketa.

Informazioa: Moaré Danza: "Envoltura" (Azkuna zentroa)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.