Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kataluniako lehen ezpata-dantza berreskuratu dute Cerveran

Dokumentuaren akzioak

Kataluniako lehen ezpata-dantza berreskuratu dute Cerveran

2016/11/10 08:45
Kataluniako lehen ezpata-dantza berreskuratu dute Cerveran

Cerverako ezpata-dantzariak. Argazkia: http://ballespasescervera.blogspot.com.es/

Irailaren 23an, herriko jai-egun nagusian, egin zuten Lleidako Cerverako plaza nagusian ezpata-dantza. Ia estrainekoz esan liteke, izan ere 1714an debekatu baitzuten Borboi etxeko erregeek ezpata-dantza, Espainiako Ondorengotza Gerra irabaztean, eta momentuz ez dago ordutik hona egin izanaren testigantzarik. 1411ko Corpus Christi egunekoa da Cerverako ezpata-dantzari buruzko aipu zaharrena, eta bertan aipatzen dira gremioek eta kofradiek Inauterietan eta Corpusetan egindako ezpata-dantzak.

Angel Vallverdu festarako dantzen adituaren aholkularitzarekin, hainbat gaztek bertako kultur astean birsortu dute Cerverako ezpata-dantza. Ezpata-dantza egiteko beharrezko materiala, crowdfundin edo sareko puska-biltze sistemaren bidez lortu dute Cerverako gazteek, eta festekin batera egiten den kultur asteko ekitaldi nagusia izan da. Birsortze-lanak duen garrantzia adierazteko, eta prozesuan izandako inplikazioagatik, Ramon Royes herriko alkatea izan da ezpata-dantzaren ohorezko aitabitxia.

Euskal Herriko hainbat ezpata-dantzekin antzekotasunak ditu Cerveran birsortu berri duten ezpata-dantzak. Besteak beste, ikus ditzakegu Debako, Legazpiko, edota Iruñeko ezpata-dantzetan ikusten ditugunen antzeko aldairak, baita Kantabriako, Flandriako edota Ingalaterrako ezpata-dantzen zantzuak ere. Musikari dagokionez, flabiolarekin eta ttun-ttunarekin osatutako orkestra-formazioa erabili dute, eta melodiek badituzte Zuberoan ezagunak diren Buhameak edota makil-dantza doinuen aireak.

Hona hemen ezpata-dantzaren 1411ko aipua, Lleidako artxibozainen webgunean:

“Primerament, vayen Lucifer e los diables.

En aprés, vayen los trompadors.

En aprés, vaye la senyera, la qual porte en Barthomeu Selva, prevere, en un caval bé appareyllat, ab sa dacmàticha.

En aprés, vaye lo joch de les spases, lo qual fan en Ffrancesch Quintana e n’Arnau d’Abeyllà.

En aprés, vaye la Cathalina, la qual fa la confraria del Sant Sperit.

En aprés, vayen los jochs de la confraria de Sent Johan.

En aprés, vayen los jochs de la confraria de Sant Ffrancesch".

Informazioa: Tarregako Telebista

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.