Orain arteko ekarpenak
Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016
2016/09/16

Irailaren 17a eta 25a bitartean Baiona, Biarritz, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria eta Donostiako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian jaialdiak. Bere hamaikagarren edizioan gizarte kohesioa hartu du gaitzat, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostako zenbait herritako kale paisaiak agertokitzat ...
Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin
2016/09/15

Tokian tokiko dantza tradizionalak sustatu eta ezagutzera emateko sortu zen Basaurin Euskal Herriko Dantza Agerketa. Aurtengoa 44. jaialdia da eta Gasteiz, Lekeitio, Izurtza, Oñati, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantza taldeek parte hartuko dute. Horrez gain, Lekeitioko Estudiantina ere egongo da ag...
Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan
2016/09/12

Sei dantza eskoletan, euskal dantza irakasten ari zirela hartutako soinuak eta irudiak bildu dituzte " Lehen urratsa " izeneko web-dokumentalean. Euskal Kultur Erakundearen eskariz Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletan...
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Izurtzan larunbatean
2016/09/09

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Izurtzan ospatuko da larunbat honetan irailaren 10ean. Dantzariak 18:00etan elkartuko dira eta 18:30ean hasiko da kalejira parte hartzen duten dantzari guztiekin. Herriko plazara iritsi eta 19:00etan dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte. Durangaldeko 9 da...
Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada
2016/09/08

Irailaren 9tik 18ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurtengoa 26. edizioa izango da. Rhineko Opera Nazionaleko Balleta, Marseillako Balleta Nazionala, La Rochelleko ZKN, Dantzaz konpainia eta noski, etxeko Malandain Ballet Biarritz izango dira ikusi aha...
Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan
2016/08/10

Baiona eta Gasteizkoa pasata, Donostiako eta Bilboko jaiak izango dira datozen asteetan. Hona hemen horietan izango diren zenbait dantza ekitaldi.
Donostia
Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ean d...
Kabalkada ospatuko da Makean 40 urte eta gero
2016/08/01

40 urteko etenaldiaren ondoren, kabalkadak ospatuko dituzte Makean. Lehenengo emanaldia abuztuaren 28an izango da arratsaldeko 16:00etan eta bigarrena irailaren 3an, iluntzeko 21:00etan.
Jostakin antzerki taldearen bultzadaz, 140 herritar elkartu eta prestaketa lanei ekin zieten orain dela u...
Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29

Hasi dira festak Baionan eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak murgilduko dira festan. Festak eta dantzak lotura estua dutela esan daiteke, hil honetan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan dantza ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango duzue. Hemen dituzue, hiriburu...
Aitor Arrieta dantzari errenteriarra English National Ballet-ak fitxatu du
2016/07/27

Tamara Rojok zuzentzen duen English National Ballet-ean sartu da Aitor Arrieta Errenteriako dantzaria. Arrietak Errenteria Musikalen hasi zituen dantza ikasketak Jon Maya eta Maite Egiguren-ekin, eta ondoren Donostian Thalia akademian jarraitu zuen prestatzen, Ereintza dantza taldean eta aurresku...
625 € falta dira Cerverako ezpata-dantzarako ezpatak erosteko
2016/07/26

Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratzeko asmotan dira Katalunian, eta babesle arrunten ekarpenak biltzen ari dira horretarako. 2000 € behar dituzte ezpatak erosteko eta gertu dira helburutik, Verkami plataforman jarrita duten eperako 13 egun faltan 1375 € lortu baitituzte dag...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen
2025/02/10
Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:
Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak
2024/08/29
Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/06/20
Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/23
Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/04/11
Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/08/04
Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/07/28
Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Dantzan on Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
2022/12/03
Gure dolumiña.
Urbeltz familia.
Urbeltz familia.
Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.