Dokumentuaren akzioak
Kabalkada ospatuko da Saran urriaren 9an
Kabalkada antolatu dute lehen aldiz* Saran eta urriaren 9an izango du plazaratzea. 100 lagun inguru jarri dira lanean kabalkada prestatzeko. Amadeo Arretxea da dantza arduraduna eta Sebastian Zamora musika zuzendaria. Saratarrak izeneko mutxikoa sortu du Zamorak, eta kadrilea dantzatzeko doinu berri bat sortu du baita ere. Beste dantza batzuetarako ohiko musikak erabiliko dira.
Urriaren 9an, igandez, 15:00etan agertuko da Kabalkada, kalejira egingo da plazaraino eta bertan egingo da musika, dantza, kanta, bertsoak eta antzerkia jasotzen dituen ekitaldia. Hona Kanaldudek prestatutako bideoa Sarako Kabalkadaren prestaketa lanen berri emanez.
Epaiketa erako antzerkia izan ohi dira Kabalkada-Toberak eta Sarakoan hiru epaiketa irudikatuko dira. Patrik Etxegarai "Saski", Pantxo Mitxelena, Maider Olazo eta Phillippe Gerardek idatzi dituzte herriko gora-beherak aipagai dituzten testuak. Eguraldi txarra eginez gero, astebete atzeratu eta urriaren 16an eskainiko litzateke Kabalkada Saran.
Kabalkadak Saran 2016
- Urriak 9 igandea
- 15:00etan
- Sarrera: 12 €
- Informazioa eta sarrerak
*Ez da zuzena lehen aldiz denik Kabalkada Saran. Horren inguruan ikusi: "Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera"
Dokumentuaren akzioak