Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin

Dokumentuaren akzioak

Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin

2016/09/15 08:55
Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin

Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC BY-SA

Tokian tokiko dantza tradizionalak sustatu eta ezagutzera emateko sortu zen Basaurin Euskal Herriko Dantza Agerketa. Aurtengoa 44. jaialdia da eta Gasteiz, Lekeitio, Izurtza, Oñati, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantza taldeek parte hartuko dute. Horrez gain, Lekeitioko Estudiantina ere egongo da agerketan. 

Ikuskizun nagusia larunbatean, irailaren 17an izango da arratsaldeko 19:00etan Bizkotxalde parkean eta euria egingo balu Sozial Antzokian egingo litzateke jaialdia. Hona hemen Euskal Herriko Dantza Agerketaren 44. edizioan parte hartuko duten taldeak: 

  • Mendi-Gain dantza taldea (Izurtza, Bizkaia): Lehen aldiz izango dira Basaurin eta Durangaldeko dantzari-dantza eskainiko dute. 
  • Etorkizuna dantza taldea (Lekeitio, Bizkaia): Ekainaren 29an, San Pedro egunez Lekeition dantzatzen diren Eguzki-dantza eta Kaxarranka dantzatuko dituzte. 
  • Indarra dantza taldea (Gasteiz, Araba): 1987an birsortutako dantza da Gasteizko Indarra dantza taldeak eskainiko duen Gasteizko zortzikoa. 
  • Oñatz dantza taldea (Oñati, Gipuzkoa): Besta Berri edo Korpus jaian Oñatin egiten diren dantzak eskainiko dituzte. 
  • Idauze-Mendiko dantzariak (Idauze-Mendi, Zuberoa): Zuberoako dantzak eta maskaradetan ematen diren zenbait pasarte eskainiko dituzte Idauze-Mendiko dantzariek.
  • San Lorentzoko danzanteak (Iruña, Nafarroa): San Lorentzo egunean, zein Korpus egunean egiten dituzten dantzak plazaratuko dituzte. 
  • Estudiantina (Lekeitio, Bizkaia): Inauterietako igandean irtetzen dira kalera Estudiantina osatzen duten herritarrak herri kantak abestera. Dantza agerketa honetan izango da kanturako tartea. 

44. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin

Irailak 16 ostirala

19:30etatik aurrera herri erromeria Solobarria plazan.

Irailak 17 larunbata

18:00 Kalejira. Parte hartuko duten dantza-taldeak kalez kale joago dira Sozial Antzokitik Bizkotxalde parkeraino, hirigunearen erdialdean dantza-saio laburrak eginez.

19:00 Euskal Herriko Dantza Agerketaren hasiera Bizkotxalde parkeko agertokian.

Irailak 18 igandea

19:00 Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza-taldeek beraien errepertorioko zenbait dantza erakutsiko dituzte Bizkotxalde parkean.

Euskal Herriko Dantza Agerketa 2016 kartela

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.