Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016

Dokumentuaren akzioak

Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016

2016/09/16 09:10
Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016

Dantza Hirian 2015. Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan CC BY-SA

Dantza Hirian 2016ko aurkezpen kartelaIrailaren 17a eta 25a bitartean Baiona, Biarritz, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria eta Donostiako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian jaialdiak. Bere hamaikagarren edizioan gizarte kohesioa hartu du gaitzat, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostako zenbait herritako kale paisaiak agertokitzat hartuta gaur egungo dantza-programazioa eskaintzen dituen Dantzan Hirianek.

Aste betean zehar Euskal Herriko zein kanpoko hamabi dantza konpainia ikusi ahal izango dira Dantza Hiriaren programaren baitan: Ana Florido (Barbate / Cádiz), Helena Lizari (Eibar - Bartzelona) eta Laida Aldaz, MugMus laborategia (Donostia), Mudances konpainia eta Angels Margarit (Bartzelona), Taiat Dansa (Valentzia), Julia Maria Koch konpainia (Bartzelona - Berlin), Jesus Rubio (Madril), Natxo Montero (Bilbo), Amaia Elizaran (Tolosa), Haatik eta Aiert Beobide (Donostia), eta Alma libre konpainia (Bartzelona).

Konpainien ikuskizunez gain 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako dantza tailerrak, master classak Gipuzkoako Dantzagunean eta Begiradan argazki lehiaketa ere antolatu dituzte antolatzaileek.

Dantza Hirianek gaur egungo dantza arkitekturarekin lotu eta jende artera zabaltzen dihardu azken hamarkadan.

Dantza Hirian 2016

Irailak 17, larunbata. Hendaia

12:00 Ana Florido (Barbate / Cádiz): Porvenir / Itsasoko Boulevarra (Mendi Zolan parean)
12:15 Helena Lizari (Eibar - Bartzelona) / Laida Aldaz (Iruñea - Brusela): Ocho Deportes Vascos (Estreinaldia: Aterpean programa) Itsasoko Boulevarra (Mendi Zolan parean)

Irailak 17, larunbata. Irun

18:30 Helena Lizari (Eibar - Bartzelona) / Laida Aldaz (Iruñea - Brusela): Ocho Deportes Vascos (Estreinaldia: Aterpean programa) / Justizia jauregia
18:45 MugMus laborategia (Donostia): Esku Harriak – Oteizaren (h)aria (Estreinaldia: Aterpean programa) / Justizia jauregia

Irailak 18, igandea, Hondarribia

17:30 Mudances konpainia / Angels Margarit (Bartzelona): Capricis Site / Arma Plaza (ibilbidea Alde Zaharrean)

Irailak 18, igandea, Errenteria

18:30 Ana Florido (Barbate - Cadiz): Porvenir / Xabier Olaskoaga
18:45 Taiat Dansa (Valentzia): No Half Measures / Herriko Plaza
19:10 Julia Maria Koch (Bartzelona - Berlin): Charon (A cielo abierto zirkuitua) / Zumardia

Irailak 24, larunbata. Baiona

17:30 MugMus laborategia (Donostia): Esku Harriak – Oteizaren (h)aria / Les Halles Merkatua
18:00 Jesus Rubio (Madril): Bolero / Montaut Plaza
18:15 Natxo Montero (Bilbo): Barbetxo / Lacarre plaza

Irailak 25, igandea. Pasaia

12:00 Amaia Elizaran (Tolosa) Raw (Ibili programa) / Donibane plaza
12:30 Haatik - Aiert Beobide (Donostia): 70 + 1 (Ibili programa) / San Pedro enbarkaderoa.

Irailak 25, igandea. Donostia

18:00 Jesus Rubio (Madril): Bolero (A cielo abierto zirkuitua) / Blas de Otero Plaza (Tabakalera)
18:15 Alma Libre konpainia (Bartzelona): Race to Grace (A cielo abierto zirkuitua) / Andre zigarrogileen Plaza (Tabakalera)
18:30 Natxo Montero (Bilbo) Barbecho (Ibili programa) / Nestor Basterretxea Plaza (Tabakalera)

Informazioa: Dantza Hirian

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.