Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza gai nagusitzat hartuta dator Herri Uzta jaialdia
Galdakaoko Andra Mari dantza taldea soka-dantzan, 2009-09-14. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA
Urriaren 6tik 9ra egingo da Herri Uzta jaialdiaren bosgarren edizioa, eta egitaraua Soka-dantzaren inguruan egituratu dute antolatzaileek. Hala, lau egunez Euskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantzari eta musikari ariko dira gisa guztietako soka-dantzak eta ikuskizunak ematen Errobiko herri elkargoko herrietan. Aurten Filipe Oihanburu omenduko du Herri Uztak, eta Oihanburuk berak irekiko du jaialdia "Ohiko dantzaren balletizazioa" hitzaldiarekin.
Egitarau zabala atondu dute antolatzaileek, musika eta dantza tradizionala oinarritzat hartuta sorkuntza garaikideak sustatzeko helburuarekin: herriko dantzak, musika, umorezko saioak, hitzaldiak, Soka-eguna eta 38. Mutxikoaren eguna. Urriaren 8an egingo da soka-eguna, eta Ezpeletara gerturatzen direnek Beskoitze, Baztan, Altzai, Errenteria, Baigorri eta Galdakaoko dantzariek egindako soka-dantzak ikusi ahal izango dituzte.
Urriaren 9an, berriz, Mutxikoaren eguna egingo da Arrangoitzen. Bertan, publiko guztiei irekitako jauzi-dantzaldiez gain, Kukairen Soka eta Les Seuventos biarnotar taldearen Branle biarnes ikuskizunak ikusi ahal izango dira.
Musikari dagokionez, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen partaidetzarekin prestatutako Euskal Herriko txistu hedapenaren mugaz gaindiko egitasmoa estreinatuko da, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Mixel Etxekopar, François Rossé eta Et Incarnatus oskestraren eskutik.
Herri Uzta 2016 egitaraua
Urriak 6, osteguna
Uztaritze, Latsa gela
19:00 Herri Uzta jaialdiaren estreinaldia: Filipe Oihanbururen Ohiko dantzaren baletizazioa hitzaldia.
20:00 Jaialdiaren estreinaldia, elkarteen arduradunekin Ezpeletako Txarangak eta Kiki Bordak alaiturik.
21:00 Uztaritzeko Txistulariak taldearen emanaldia
Urriak 7, ostirala
Baiona, Maurice Ravel musika kontserbatorioa
17:00 Txistu eta eskusoinu ikastaldiak, Garikoitz Mendizabala eta Aitor Furundarenarekin. Dohakoak eta publiko guztiei irekiak.
Uztaritze, San Bixintxo Eliza
21:00 Musika-emanaldia: 2 poliedro, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena / Txorieri musika-sorkuntza. François Rosse konpositore eta piano jolea, Mixel Etxekopar musikari-kantaria, Incarnatus Orkestra. Zuzendaria: Migel Zeberio.
Urriak 8, larunbata
Donazaharre, Iparralai Musika eskola
10:00 Txistu (Garikoitz Mendizabal) eta eskusoinu (Aitor Furundarena) ikastaldiak.
Ezpeleta: Soka eguna
10:00etatik 16:00ak arte: Docteur Troll konpaniaren Pépé ikusgarria.
11:00 Biribilketa karriketan, Ipar eta Hego Euskal Herriko dantzarien eta soinularien ibilbidea Ezpeletako karrika nagusian.
12:00 Crédit Agricole plazan Izartxo taldearen Akelarre ikusgarria. Elezaharren inguruan dantza, musika, antzerkia nahasten dituen sorkuntza garaikidea.
12:30 Musika Euzkadi ostatuaren aintzinean, Soinu Ttikik eta Uztaritzeko Soinulariak.
13:30etik 15:00ak arte Baserritar biletxean, Biarnes branlia ikastaldia Agnès Perezekin. Parte hartzea 5€ . Tokiak atxikitzeko 0611595708 telefonora deitu behar da. Ossau ibarreko dantza batek, pizkunde garaiko branleekin duen lotura irakatsiko du. Mugimenduak garatzeko denbora uzten duen erritmo batekin, kate-dantza horrek mugimendu arin berezituak ditu.
16:00 Dantza taldeen ibilbidea
16:30 Ezpeletako pilota plazan (euria balitz merkatu aterpetuan) Soka Egunaren ikusgarria. Euska Herriko txoko desberdinetako dantzariek soka-dantzak eskainiko dituzte:
- Oinak Arin (Bezkoitze) Lapurdiko soka
- Baztango dantzariak (Nafarroa) soka eta gaita dantza
- Xiberoko dantzariak, Bralia, Altzaiko maneran
- Ereintza (Errenteria) Gipuzkoako soka aurresku
- Arrola (Baigorri) Baxe Nafarroako soka
- Andra Mari (Galdakao) Bizkaiako soka
Kanbo, AIEC aretoa
21:00 Irri ixtorio gaua. Latsa elkarteak Donostia 2016k antolatutako «Energiak Olatuak» herritarren kultur deialdia irabazi du Kontalari berriak egitasmoarekin. Gomnbidatutakoak: Pantzo Irigaray, Ugutz Robles, Jean-Michel Bedaxagar etaTxomin Esponda. 10€
Arteko jolastaldia: Arozenaterren ttunttuna, Arozenatarrak txistulariak. DSS2016, Accords eta Kanalduderen partaidetzarekin. Salneurriak 10€ eta 7€.
Urriak 9, igandea
Arrangoitze: Mutxikoaren eguna
11:00 Pilota plazan mutxikoak, herriko eta ohiko dantzak, Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
12:30 Natura antzokian Les Incognitos (Akize), sei soinulari musikaz eta kantuz.
16:00 Natura antzokian dantza-sorkuntzak.
- Ereintza taldea (Errenteria). San Juan bezperako soka-dantza berreskuratu du.
- Los Seuvetons taldea. Biarnes branletik abiatuz, musika, kantu edo dantza interpretazioen forma eta aldaera desberdinak goraipatuko ditu.
- Kukai taldearen Soka ikuskizuna.
18:00 Mutxikoak eta dantza herrikoiak Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroek alaiturik.
Informazioa: Herri Uzta 2016 (pdf, eke.eus)
Dokumentuaren akzioak