Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baionan ospatuko du EDBk 2016ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

Dokumentuaren akzioak

Baionan ospatuko du EDBk 2016ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2016/09/26 08:45
Baionan ospatuko du EDBk 2016ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

Oiartzun, Euskal Herriko Dantzari Eguna 2014.

Datorren urriaren 1ean Baionan ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna. 30 dantza taldek eman du izena bertan parte hartzeko: bederatzik Bizkaitik, zortzik Lapurditik, bostek Gipuzkoatik, hiruna Araba eta Nafarroatik, batek Zuberoatik eta beste batek Frantziako Tolosa ondotik. 

Egitaraua - Euskal Herriko Dantzari Eguna 2016 Baionan

11:00 - 19:00 Folklore Azoka Pelletiers-Barthes plazan.
12:00 
Mutxikoak Pelletiers-Barthes plazan
17:00 Kalejira Baiona erdiko kaleetan.
17:30
Dantza emanaldi nagusia Pelletiers-Barthes plazan (euria egingo balu Laugako kiroldegian)
20:30 
Afaria Laugako kiroldegian
22:00 
Erromeria-Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik Laugako Kiroldegian.

Dantza emanaldi nagusia

Egitarauan iragartzen denez honako hau da emanaldi nagusien egingo den programa, eta taldeek, beraien jatorrizko herrialdea zein den kontuan hartu gabe, edozein herrialdetako dantzak dantzatu ditzakete. 

  • Gipuzkoako dantzak: agurra, boastitzea, zinta-dantza, ormatxulo.
  • Arabako dantzak: San Prudencio, Lezeako zortzikoa, San Isidro eta Jota de la Perra.
  • Nafarroako dantzak: Bolant-dantza, martxa, euskaldunak, sorginak, makilari, jauzi bat, polkak (1,2,3), dantza-luze.
  • Lapurdiko dantzak: Ahurtiko makil-dantza, makil txiki berri, Beteluren fandangoa, jauzia: lapurtar motxak, Makeako soka-dantza.
  • Zuberoako dantzak: arribada, barrikada, ostalersa, satanak, aitzina pika, godalet-dantza.
  • Bizkaiko dantzak: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, makil jokoa, txotxongilloa, gorularien arku-dantza eta domingilloa.
  • Talde guztietako dantzariek elkarrekin: larrain-dantza, jauzi bat, fandango eta arin-arin eta txulalai.

Baionako Dantzari Egunaren ekitaldi nagusiak asteburuan izango badira ere, pasa den astean bi ekitaldi izan dira, programa beraren baitan. Batetik, irailaren 23an, Beñat Zintzo Garmendiak "Iztuetatik Euskal Herriko Dantzari Egunera" hitzaldia eskaini zuen Orai-Bat taldearen egoitza. Bestetik, irailaren 24an, "Dantza tradizionalaren egoera Euskal Herriko Iparraldean" mahaingurua burutu zen toki berean.

Informazioa: Euskal Herriko Dantzari Eguna (EDB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.