Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

2016/09/27
Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

Datorren urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, bazkaria eta dantza ekitaldia.

11:00 Pilota plazan, Mutxikoak, dantza tradizionalak mutxikoen zaleentzat, deneri irekia Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luzek alaiturik. Musikarientzat eszenatokia irekia.

12:30 Natura antzokian: "Les Incognitos (Akize), sei soinulari, sei lagun musikaz eta kantuz. Alaitzeko eta plazer hartzeko ez dago hobeagorik.

Ostalaritza lekuan bertan: Hats Berri, Itsas Argi, Uhabia eta Biez Bat ikastolaren eskutik.

16:00 Natura antzokian: Dantza sorkuntzak: Ereintza dantza taldea, Los Seuvetons eta Kukai konpania.

18:00 Mutxikoak eta herri dantzak. Musika: Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.