Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografo donostiarra hil da 51 urterekin

Dokumentuaren akzioak

Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografo donostiarra hil da 51 urterekin

2016/10/22 17:45
Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografo donostiarra hil da 51 urterekin

Juan Carlos Santamaria

Espainiako Dantzako Saria jaso zuen Santamariak 2008 urtean Juan Carlos Santamariak. Donostian jaio zen 1964 urtean, baina bere lehen kontaktua dantzarekin Valladolid-en, Castiella de Cabezon de Pisuerga folklore taldearekin izan zuen, bertan pasa baitzuen bere haurtzaroko eta gaztaroko zati handiena. Orain hiru hilabete arte jardun dun irakaskuntza lanetan. 51 urterekin, minbiziaren ondorioz zendu da Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografoa.

Gaztelara lotutako ibilbide profesionala

juan-carlos-santamaria-foto-Iratxe-de-arantzibia.jpg
Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964-2016) Espainiako kultura ministerioak ematen duen dantza sari nazionalarekin. Argazkia: Iratxe de Arantzibia
Hamasei urterekin Valladolid-eko Dantza Eskola deskubritu zuen, eta bere zuzendari Mariemma-ren bidez ikasketa profesionalak hasi zituen. Carmen Roche eta Victor Ullatek zuzendutako Ballet Nacional Clasico-ko Eskolarako beka eskuratu zuen eta 1986an Espainiako Ballet Klasiko Nazionalean sartu zen (gaur egun, Compañía Nacional de Danza). Bertan María de Ávila, Maya Plisetskaya eta Nacho Duatoren zuzendaritzapean dantzatu zuen. 

1993an Madrileko Dantza Kontserbatorio Profesionaleko irakasle izatera pasa zen.  2006an, Burgos-en sortu berria zen, Gaztela eta Leongo Dantza Eskola Profesionaleko zuzendari izendatu zuten. 2010ean, Valladolid-eko eskolaren zuzendaritza gehitu zion aurreko lanari, eta bertan Dantza klasikoa eta espainiarra irakasten jardun zuen. 

Konpainia eta sorkuntza propioak

1998an bere konpainia propioa sortu zuen: Santamaría Compañía de Danza. Koreografoa eta dantza-maisua, gorputzaren askatasuna bilatu du bere lanean, musika eta mugimenduaren arnasaren bidez. Koreografo moduan, bere konpainiarekin egindako lanaz gain, beste zenbait konpainia garrantzitsurentzat egin ditu lanak. Sortutako ikuskizunen artean "Polvo eres y en polvo te convertirás" izenekoa Euskal Herrian ikusteko aukera izan zen orain 5-6 urte.