Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza irakaslea hautatzeko deialdia egin du Dantzertik

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza irakaslea hautatzeko deialdia egin du Dantzertik

2016/10/13 08:55

Dantzako goi-mailako ikasketetan, “euskal dantza” hautazko irakasgaia emateko irakasle espezialista bat aukeratzeko prozeduraren deialdia egin du Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolak.

Lanaldi erdiko lanpostua da eta deialdian parte-hartzeko ezinbestekoa da eman beharreko materian zerikusi zuzena duten lanpostuetan, azken lau urteetan bi urteko irakaskuntza-esperientzia izatea, eta irakaskuntzako bigarren hizkuntza eskakizuna izatea. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2016ko urriaren 17ra arte dago irekita. 

Curriculum edo meritu puntuaketa bidez aukeratuko da irakaslea, ez da frogarik edota azterketarik egingo. Ondorengo atalen arabera banatuko dira puntuak:

  • Irakaskuntza-esperientzia (15 gehienez). Ikastetxe publikoetan, sustrai tradizionaleko euskal dantzari lotutako irakaskuntza arautuetan, emandako bi hilabeteko puntu 1, ez arautuetan 0,75 puntu bi hilabeteko, ikastetxe ez pribatuetan 0,5 puntu bi hilabeteko, erakunde pubilkoek antolatutako ikastaroak (20 ordu gutxienez) 0,25 puntu, bestelakoak 0,1 puntu.
  • Prestakuntza akademikoa (20 puntura arte). Dantzako goi titulua (10 puntu), dantzako titulu profesionala (5 p.), unibertsitateko gradu edo lizentziaturak (0,5 p.), diplomaturak (0,25), dantzari eta arte eszenikoei lotutako masterrak (0,25) eta doktore-tituluak (0,5).
  • Dantzako arte-jarduera (40 puntura arte). Dantzari bakarlari edo zuzendari sustrai tradizionaleko euskal dantzari lotutako konpainietan (2 puntu ekoizpeneko, gehienez 16), dantzari (1,5 puntu ekoizpeneko, gehienez 14), sustrai tradizionaleko euskal dantzari lotutako konpainietan (puntu 1 urteko, gehienez 5, lan-kontratuaren fotokopia konpultsatua), koreografo lanak sustrai tradizionaleko euskal dantzari lotuak (puntu 1 koreografiako, gehienez 10).
  • Beste merezimendu batzuk (15 puntura arte). Jasotako sustrai tradizionaleko euskal dantzako ikastaroak (gutxienez 20 ordukoak, 10 puntu guztira) eta dantzaren esparru profesionalari lotutako sariak, nazio edo nazioarte mailako lehiaketetan (5 puntu). 

Ikus daitekeenez, dantzako goi titulua (10 puntu) eta dantzako titulu profesionala (5 puntu) dira puntu gehien banatuko dituzten ikasketak. Gainerako ikasketekin, dantza eta arte eszenikoen esparrukoak izan ala ez, eta master edo doktoretza izan arren, gehienez, 0,5 puntu eskuratu ahal izango dira. Dantzari esperientziak berriz 40 puntuko balorazioa du.

Informazioa: Irakasleak. Espezialisten zerrenda irekitzea. "Euskal dantza" (Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.