Dokumentuaren akzioak
Galduta zeuden makila-dantzak berreskuratu dituzte Eltziegon
Aurtengo Ama Birjinaren jaietan, zehazki irailaren 10ean, luzaroan galduta izan diren zenbait makila-dantza berreskuratu eta plazaratu dituzte Eltziegon. Ezagunak dira Eltziegon Pasacalles, danza, cuatro calles, el arbol eta jota, baina dantza horiek paloteado dantzen sorta zabalago baten parte ziren. Aurten, gizon talde bat elkartu, eta galdutako makila-dantzetako batzuk berreskuratzeko lanean aritu dira. Irailaren 8a, Ama Birjinaren eguna izan dute horiek plazaratzeko eguna.
Bideoan antzeman daitekeenez Villabuenako paloteadoan erabiltzen den doinuetako bat, bailaos izenekoa erabiltzen dute makila-dantza honetan. Ez da harritzekoa hori, izan ere, Eltziegon garai batean jotzen zuten gaitariak Villabuenakoak eta Guardiakoak izaten ziren gehienetan. Gaitari berak aritzen ziren eskualdeko hainbat herritan jotzen, eta gehienetan makila-dantza berdintsua dantzatzen zuten, doinuen aldetik ia-berbera behintzat.
Jesus Fernandez-ek bildutako datuen arabera, Eltziegon egiten ziren makila-dantzetan Villabuena, San Vicente edo Briones-en egiten zirenen doinu berberak erabiltzen ziren. Horren erakusgarri Jesus Martinez gaitariaren musika artxiboan aurkitutako aipua, Eltziegoko dantzak jotzeko partituretan hauxe jartzen baitzuen: "los paloteados, como los de San Vicente".
Dantza-saioaren amaieran, azken urteotako Elciegoko dantza taldeko bultzatzaile nagusiari, Montseri, omenaldia eskaini zioten dantzariek.
Iturria: "En Elciego recuperan "los Paloteados". (Revista Berberana)
Dokumentuaren akzioak