Eltziegon galduta zeuden makila-dantzak berreskuratzeko ahaleginetan ari dira
Pasacalles, danza, cuatro calles, el arbol eta jota dira gaur egun Eltziegon dantzatzen diren dantzak, baina garai batean makila-dantzak edo trokeo-dantzak ere dantzatu izan zituzten eta horiek berreskuratzeko lanean jarri dira herrian. Karrikan ez, baina eltziegotarren memorian geratu da dantza haien arrastorik eta deialdia egin dute dantzak gogoratu eta ikasteko.
Gerra aurretik gizonezkoek dantzatzen zituzten Eltziegon Ama Birjinaren omenezko dantzak. Gerra Zibilaren ondoren eta Sección Femeninaren eraginez emAkumeak hasi ziren gizonezkoekin batera dantzatzen, eta hainbat urtetan elkarrekin jarraitu zuten dantzatzen. 1970ko hamarkadatik aurrera gizonezkoak uzten joan ziren eta harrezkero emakumeek dantzatu dituzte gehienetan. Honako filmean 1963ko iraileko Ama Birjinaren eguneko dantzak ikus daitezke Eltziegon, neskak eta mutilak elkarrekin dantzan ageri direla.
XX. mendean zehar zenbait dantza galdu dira Jesus Fernandez Ibañez-en esanetan. Zehazki, galdu direnak "paloteados y contradanzas" direla esaten du. Gerra 
Beste hainbat tokitan bezala musikariak ziren Eltziegoko dantzen errepertorioaren gordailu nagusia, Eltziegon jotzen zuten gaitariak Villabuena eta Guardiakoak izaten ziren gehienetan. Gaitari berak aritzen ziren eskualdeko hainbat herritan jotzen, eta ondorioz, paloteado edo makila-dantza berdina izaten zen denetan. Eltziegon egiten zen makila-dantza Vilalbuena, San Vicente edo Briones-en egiten zen bera zen. Halaxe aipatzen du Jesus Fernandez-ek, Jesus Martinez gaitariaren musika artxiboan, Eltziegoko dantzak jotzeko partituretan hauxe jartzen zuela: "los paloteados, como los de San Vicente".
Makila-dantza horiek berreskuratu nahian ari dira orain Eltziegon, gizonezko talde bat bildu, eta paloteadoak gogoratzen saiatzen ari dira.
Dantzan