Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Erriberak bere soka-dantza izango du

2019/09/10

Sortu berri duten Tuterako soka-dantza dantzatuko du Laya dantza taldeak ostegun honetan 20.30ean Tuterako Plaza Zaharrean. Taldeak Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortu nahi izan du: "Ez dugu ia ezer ezagutzen guregana iritsi diren dantzen egileen inguruan, eta bakarrik azken gara...

Gehiago irakurri

Iñaki Serrada omendu du Baionako udalak

2019/09/09

Iñaki Serradari Baionako urrezko domina eman diote euskal dantzan eta musikan egindako ibilbideagatik eta ekarpenagatik. Txistulariz eta dantzariz inguratuta omendu dute Serrada; Jean Rene Etxegarai alkateak eta Serrada lehendakari den Orai Bat dantza taldeko kideek egin diote harrera Baionako ...

Gehiago irakurri

Soka erakusketa Baionan, Beasainen eta Eibarren izango da abendura bitartean

2019/09/06

Irailaren 22ra arte, "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Baionan dugu ikusgai. Hiru urteko ibilbidea darama Euskal kultur erakundeak ekoizturiko erakusketak.  Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin sortu zen proiektua euskal dantza publik...

Gehiago irakurri

Dantza maitatzeko garai iritsi da Biarritzera

2019/09/04

Irailaren 6tik 15era Maitaldia dantza jaialdia izango dugu Biarritzen.  Ikuskizunak, entsegu publikoak, erakusketak, ikastaroak edota hitzaldiak antolatu dira hamar egunetan zehar Biarritzeko hainbat txokotan. I kuskizunetarako sarrerak eta emanalditarako bonuak dagoeneko eros daitezke jaialdiar...

Gehiago irakurri

Jaime Albillos, Goizaldi taldearen aitzindarietakoa hil da

2019/09/01

88 urterekin zendu da Jaime Albillos Arnaiz (Donostia, 1931-2019), Goizaldi dantza taldearen lehen aroko dantzaria eta dantza-bultzatzaile handia izandakoa. Dantzaz gain heraldika izan du bere ekarpen eremu nagusia eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik Durangoko Azokak Argizaiola saria ...

Gehiago irakurri

Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako dantza emanaldiak

2019/08/07

Uda bete-betean murgilduta gauden honetan Euskal Herriko hirietako eta herrietako festek ez dute etenik; eta imajinatzen al dituzue jaiak dantzarik gabe? Guk ez. Festa eta dantza eskutik helduta doaz; dantzan ospatzen ditugu festak eta dantzan pasatzen dugu uda. Datozen hiriburuetako jaietan ere ha...

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko zinemetara ere berehala iritsiko da Dantza filma

2019/08/07

Hego Euskal Herrriko zinema aretoetan arrakasta handiz erakutsi ondoren, irailetik aurrera Iparraldeko zineetan izango dugu Dantza Filma. Telmo Esnalen azken lanak euskal dantzak ditu oinarri eta irailaren 4an estreinatuko da Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zine aretoetan. Estreinaldi ofizialar...

Gehiago irakurri

Dantzerti: lehen promozioa kalean, izen-emateak irekita

2019/07/23

Dantzertiko lehen promozioaren graduazio ekitaldia izan da Bilboko Juan Krisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan uztailaren 12an . Esker oneko hitzak nagusi izan zituen hitzorduak gonbidatu berezia izan zuen lehen aukera honetan: Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzaile eta adituak eman zuen ek...

Gehiago irakurri

Garaiko eta durangaldeko XX. mende hasierako dantza irudiak Zubiaurretarren bilduman

2019/07/22

Dantzari-dantza orain 90 inguru nola dantzatzen zen ikusteko ezinbesteko erakusketa dago Bilboko Arte Ederren Museoan.  Valentin eta Ramon Zubiaurre margolari ospetsuek egindako argazki eta film bilduma dago ikusgai ekainaren 5etik urriaren 6ra arte .  Zubiaurretarrak Madrilen bizi zen euskal ja...

Gehiago irakurri

Portugaleteko 45. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2019/07/18

Sri Lanka, Kuba, Serbia, Armenia eta Tahitiko dantza taldeak Euskal Herrian dira dantzarako prest. Herrialde horietako dantzariak eta musikariak izango ditugu aurtengo Portugaleteko Folklore jaialdian. Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 20an izango da Portugaleten...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com