Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Thierry Truffaut: "Gordetzea ez da hiltzea"

Dokumentuaren akzioak

Thierry Truffaut: "Gordetzea ez da hiltzea"

2019/11/13 08:20
Thierry Truffaut: "Gordetzea ez da hiltzea"

Thierry Truffaut . Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Kultura bizia zaila da fitxa konkretu batzuetan txertatzea Truffauten iritziz, "pertsonak eta jaiak ez dira museo bateko piezak". Herrietako jaiak edo dantzak urtero ez direla berdinak dio eta gogoratu du zenbait kasutan festa bat antolatu eta hurrengora arte urteak pasatzen direla, "Herri bateko maskarada batetik bestera hamar urte igaro daitezke". Horrelako dinamikak fitxetan jasotzea oso zaila dela dio Truffautek, "Gure kultura ez da fitxetarako kultura", dio. Hala ere, argitzen du transmisioan eta kontserbazioan dagoela arazoa eta ez fitxetan.

Terexa Lekunberri eta Thierry Truffaut
Terexa Lekunberri eta Thierry Truffaut . Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Euskal Kultur Erakundearen babesean Ipar Euskal Herriko dantza eta jaien inguruan egiten ari diren inbentario fitxa aurkeztu dute Thierry Truffautek eta Terexa Lekunberrik "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian. Fitxen indarguneak eta ahulguneak aurkezteaz gain, Iparraldeko dantzaren testuingurua erakutsi du gainetik Lekunberrik. Gainerako adituei entzun ondoren, Truffautek transmisioaren eta kontserbazioaren inguruko zenbait kezka agertu ditu.

Ondoren etorriko direnei materiala ematea dela garrantzitsua uste du Truffautek, "historiako momentu jakin bateko materiala, baina kontuan hartuta atzoko eta biharko dantzak ezberdinak izango direla". Azpimarratu du arriskutsua dela fitxa bat egitea pentsatuz dantza eta festa egiteko modu jakin bat dagoela eta beti horrela izan dela eta horrela izango dela, "hori egiten badugu, kulturaren eta dantzaren heriotza izango da. Gordetzea ez da hiltzea"

Hizlari guztien ekarpenak

Lehenengo mahai-ingurua: Adituak

 

Bigarren mahai-ingurua: Arituak

 

Kronika orokorra: "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena