Dokumentuaren akzioak
Emilio Xabier Dueñas: "Dantzen testuingurua interesatzen zaigu"
Emilio Xabier Dueñas. Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tradiziozko dantzen katalogoa aurkeztu du Emilio Xabier Dueñasek "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian. Eusko Jaurlaritzaren Ondare Sailaren eskaerari erantzunez azken lau urtetan EAEko dantza tradizionalen katalogoa egiten ari den lan taldea zuzentzen ari da Dueñas.
Fitxen bidezko katalogazioa
ZATAK elkarteko lehendakaria dugu Dueñas eta elkarteko lantaldeak dantzak jasotzeko erabiltzen duen metodologia azaldu du. Datu base bat osatzen duten fitxak betetzen dituzte. Jasotzen duten informazioa hiru ardatz nagusiren gainean sostengatzen dela dio, "Landa lana dago alde batetik, zuzeneko behaketa, bigarrenik ahozko iturriak erabiltzen ditugu eta azkenik idatzizko dokumentazioari heltzen diogu"
Festa batera joan eta dantza bat edo gehiago agertzen diren ekitaldi horren deskribapena egiten dute, "argazkiak eta bideoak ere ateratzen dira, horiek izango lirateke fitxa osatzeko oinarrizko materiala". Bestalde ahozko iturriak erabiltzen dituzte, festako protagonistei edo jaia ezagutzen dutenei galderak egiten zaizkie, "testigantzei esker ikusi daiteke lehen nola egiten ziren dantzak eta azken urteetan nola joan diren aldatzen". Azkenik idatzizko dokumentazioa dago, hor informazio historikoa bilatzen da, argitalpenak, artxiboko dokumentuak, interneteko materiala...
Dantza bere osotasunean
Dantzaren izena eta deskribapena jasotzen dira, baina dantza elementu bat dela dio Dueñasek; festa, ekitaldi edo ekintza bateko elementuetako bat. Azaldu du ez zaiola dantzari bakarrik erreparatzen, "Dantzen testuingurua interesatzen zaigu. Horrela ikusten ari gara, dantza bizirik mantendu dadin, zer dagoen dantzaren inguruan".
Dantzez gain, forma erritmikoak ―bandera astintzeak adibidez― eta erritmorik gabe sekuentziak esaterako― jasotzen dira. Hala ere, muga batzuk jarri beharra dagoela uste du Dueñasek, "ez du edozerk balio". Elementuak bizirik egon behar du katalogoan sartzeko eta ordena tradizionaleko jaia izan behar du. Jaia patronala edo ziklikoa izan daiteke eta herri, auzo edo kofradia batekoa. Bestalde, beharrezkotzat jotzen dute komunitatearen atxikimendua izatea, "Aktibo edo pasiboki parte hartzen duen jendeak elementu hori bere sentitu behar du".
Hizlari guztien ekarpenak
Lehenengo mahai-ingurua: Adituak
- Imanol Agote: "Ondare immaterialaren babesa eta garapena jende komunitateen esku dago"
- Isabel Hernando: "Dantzariek egiten duten horren gaineko eskubideen jabe izatea garrantzitsua da"
- Terexa Lekunberri: "Inbentario fitxek dantzari buruzko jakinduria ahazten dute"
- Karlos Irujo: "Dantza nola aldatzen den ikusteko behatokia sortu genuen"
- Emilio Xabier Dueñas: "Dantzen testuingurua interesatzen zaigu"
- Thierry Truffaut: "Gordetzea ez da hiltzea"
Bigarren mahai-ingurua: Arituak
- Maite Irizar: "Hau guztia gaurdaino heltzeko ezinbestekoa izan da transmisioa"
- Izaskun Beraza: "Herriaren kohesioaren adibide garbia da axeri-dantza"
- Mikel Sarriegi: "Dantza talde asko gaude, baina dantza ondarearen egoerak zalantza handiak sortzen dizkit"
- Jon Arrikaberri: "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza"
Kronika orokorra: "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena
Dokumentuaren akzioak