Dokumentuaren akzioak
Karlos Irujo: "Dantza nola aldatzen den ikusteko behatokia sortu genuen"
Karlos Irujo. Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Ortzadar elkarteko kidea eta Nafarroako Dantza Atlaseko zuzendaria den Karlos Irujok Nafarroako Dantzen Atlasa aurkeztu digu "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian.
Irujok uste du ondarea eta dantzaren arteko harreman horretan, adierazpen esanguratsuenen artean kokatu behar direla dantzak eta belaunaldiz belaunaldi transmititu behar direla, "Hori horrela izateko pertsona bat behar da, gauzak aukeratzen dituena eta hor ikusi behar da nork aukeratzen duen eta zergatik". Hortik abiatuz Unescok bere agirietan eta adierazpenetan ondarearen jabegoa komunitatearen esku jartzen duela azaldu du.
"Agian guk dantzariok betidanik jakin izan dugu dantza ondarea zela", baina 1982an, kultur politikei buruzko Mexikoko adierazpenean hasten direla zehazki eta ongi mintzatzen ondareari buruz dio Irujok. Kontatu du 2002an Nafarroan jardunaldi batzuk egin zituztela, datorren urtean Unescok kultur ondare materialgabearen zaintzako hitzarmena sinatu zuen eta 2005ean Nafarroako kultur ondarearen legea etorri zen.
Unescokoren adierazpenaren arabera jabetza komunitateek dute, "Badakigu ondare jabe batzuk direla eta horiek badituztela hainbat eginbehar: kontserbatu, bermatu, mantendu". Irujok argitzen du jabeak tokian tokiko pertsonak direla, baina botere publikoek har dezaketela ardura, "baldin eta adierazpenen bat aukeratu duten eta ondarea diren".
Nafarroako dantzen behatokia
Ortzadar elkarteak 2002an antolatu zituen jardunaldietan kontzeptu berri bat proposatu zuela hizlari batek kontatu du Irujok: "ziberauzolan bisuala". Gero NAfarroako kultur ondarearen legea etorri zela dio eta legearekin batera hasi ziren taldean egiten sosten tekniko batzuk hainbat dantza Nafarroako ondare kultural izateko, "Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak eta Luzaideko bolant eguna sartu ziren horretan".
Orduan sortu zitzaien ideia Nafarroako Atlasarekin hastekoa, "dantza nola aldatzen den ikusteko behatokia sortu genuen". Nafarroa osoko dantzak hartu eta erregistratzen hasi behar zutela ikusi zuten; dantza tradizionalen errolda, inbentario bat. Dokumentazio erregistro eta euskarri egonkor bat sortzea izan da helburua, beti ere, beste entitate batzuekin kolaborazioan eta komunitateekin lan egiten, auzolanean.
Jardunak ekarritako zailtasunak
Hasiera batean 650 dantza identifikatu zituzten. Lanean hastearekin batera ikusi zuten behin behineko izaera duela erroldak, "etengabeko berrikuspena egitera behartzen gaitu". Bigarren fasea dantzen fitxak egitea izan zen eta hor dantza bat zer den identifikatzeko zailtasunak ikusi zituzten, "Zer da dantza bat? Zer da dantza tradizional bat? Dantza Atlasean zeintzuk sartuko lirateke". Erabaki zuten tradizionalak diren guztiak sartzea eta baita tradizionalak ez direnak ere, baldin eta herriko tradizioan sartzeko bokazioa duten. Dantzak zikloetan eta gero adierazpen bakanetan biltzen dituzte, "75 ziklo ikusi genituen Nafarroan eta dantzak 638".
Modu profesionalean, baina lan amateurra egiten dutela azaldu du Irujok eta horrek denbora luzatzen duela, "Familia, lagunak, lana... bukatzen ditugunean orduan hasten gara honetan".
Hizlari guztien ekarpenak
Lehenengo mahai-ingurua: Adituak
- Imanol Agote: "Ondare immaterialaren babesa eta garapena jende komunitateen esku dago"
- Isabel Hernando: "Dantzariek egiten duten horren gaineko eskubideen jabe izatea garrantzitsua da"
- Terexa Lekunberri: "Inbentario fitxek dantzari buruzko jakinduria ahazten dute"
- Karlos Irujo: "Dantza nola aldatzen den ikusteko behatokia sortu genuen"
- Emilio Xabier Dueñas: "Dantzen testuingurua interesatzen zaigu"
- Thierry Truffaut: "Gordetzea ez da hiltzea"
Bigarren mahai-ingurua: Arituak
- Maite Irizar: "Hau guztia gaurdaino heltzeko ezinbestekoa izan da transmisioa"
- Izaskun Beraza: "Herriaren kohesioaren adibide garbia da axeri-dantza"
- Mikel Sarriegi: "Dantza talde asko gaude, baina dantza ondarearen egoerak zalantza handiak sortzen dizkit"
- Jon Arrikaberri: "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza"
Kronika orokorra: "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena
Dokumentuaren akzioak