Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Arrikaberri: "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza"

Dokumentuaren akzioak

Jon Arrikaberri: "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza"

2019/11/11 11:35
Jon Arrikaberri: "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza"

Jon Arrikaberri. Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Duela zazpi urtetatik Kultur Ondare izendapena du Luzaideko Bolant Egunak. Jon Arrikaberri eta Gabriel Urtasun bolant-dantzariek jaiaren antolakuntzaren eta izendapenaren ondorioen berri eman du "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian.

Arrikaberrik hasteko argitu du bolantena ez dela dantza talde bat, "dantzatzen dugun herri bat gara". Pazko igandean, 400 biztanlera iristen ez den herrian 150 pertsona inguru irteten dira dantzara. Luzaidetik kanpoko dantza taldeak ikustean harrituta gelditzen dira dantzari guztiak modu berean dantzatzen ikusita. Luzaiden ez daudela berdin dantzatzen duten bi pertsona dio, "Norberaren dantzakeragatik jakin daiteke ze etxetakoa den dantzari bakoitza. Esan dezakezu bi dantzari familiakoak diren edo nork irakatsi dien beraien dantzatzeko eraren arabera".

Dantza, festa eta ondarea jardunaldia
Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Antolatzeko konplexua

Antolakuntzari dagokionez pixka bat kaotikoa dela dio, "Pazko egunera arte ez dugu jakiten bost, berrogeita hamar edo ehun eta berrogeita hamar izango garen". Bederatzi pertsonako junta dugu eta horien antolatzen dute jaia. Urtarrilean hasten dira elkartzen. eta lehenbizi festako oinarrizko elementuekin kontaktuan jartzen hasten dira, musikariekin eta pertsonaiekin. Behin karguak finkatuta entseatzen hasten dira, egun handian hamabost bat dantza ematen dituzte. Pare bat hilabete lehenago haurrekin hasten dira eta gainerakoak hilabete lehenago, "Batzuk entsegu guztietara joaten dira eta beste batzuk behin ere entseatu gabe ateratzen dira plazara, horretarako gaitasuna baitute". Tradizionalki antolakuntzaz bolant gazteak arduratu izan dira, baina azken urteetan jende zaharragoak ere parte hartzen du antolakuntzan.

Dantza, festa eta ondarea jardunaldia
Jon Arrikaberri eta Gabriel Urtasun. Dantza, festa eta ondarea jardunaldia, Beasain, 2019-10-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Kultur Ondare izendapena

Luzaideko udalak 2011. urtean abiatu zuen Bolantak Kultur Ondare izendapena lortzeko bidea. Bolantei benetan ez die askorik eragin izendapenak, ez ekonomikoki ez antolakuntza aldetik ere. "Guri talde bezala asko ez digu eragin izendapenak. Momentu hartan publizitatea izan zen, baina antolakuntzari, ekonomiari edo barne-mailara begiratuta ez dugu aldaketarik sumatu". Hala ere, egunen batean bolantek aurrera jarraitzeko arazoak izanez gero erakundeek tradizioarekin jarraitzeko baliabideak ipiniko dituzten itxaropena du Arrikaberrik.

Amaitzeko, gogoratu du aurten 50 urte direla Bolant Eguna inauterietatik Pazko igandera mugitu zela. Aldaketaren arrazoia izan zen otsailean bolantik ez zela izaten herrian eta jaia desagertzeko zorian egon zen.

Hizlari guztien ekarpenak

Lehenengo mahai-ingurua: Adituak

 

Bigarren mahai-ingurua: Arituak

 

Kronika orokorra: "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena