Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Vallejok Semperoper fundazioaren saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

Jon Vallejok Semperoper fundazioaren saria jaso du

2019/11/20 09:15
Jon Vallejok Semperoper fundazioaren saria jaso du

Semperoper fundazioaren sari banaketa ekitaldia, 2019-11-17. Argazkia: Dresden Semperoper Ballett

Semperoper fundazioak Jon Vallejo (Donostia, 1985) dantzaria saritu du Alemaniako Dresden Semperoper Balletean daramatzan hamalau urteengatik. Azaroaren 17an ospatu den galan omendu dute eta ekitaldian izan dira Anne Schwanewilms sopranoa, korua eta orkestra. Jon Vallejok Maria Kochetkova dantzari errusiarrarekin David Dawson koreografoaren "Egun argiaren naturaltasunaren gainean" pieza dantzatu du.

Jon Vallejo
David Dawson Jon Vallejori saria ematen. Semperoper fundazioaren sari banaketa ekitaldia, 2019-11-17. Argazkia: Dresden Semperoper Ballett

Dawsonek berak eman dio saria Vallejori eta urte hauetako lana eta ibilbidea goraipatu ditu, Vallejo bere belaunaldiko dantzaririk onenetakoa dela esan du, bere berotasunagatik, eskuzabaltasunagatik, musikalitateagatik eta pasioagatik. Beraien konpainiako kide izateaz harro dagoela aitortu dio eta espero duela Vallejoren talentuaz datozen urteetako produkzio ugaritan ere gozatzeko aukera izango dutela.

Jon Vallejo
Semperoper fundazioaren sari banaketa ekitaldia, 2019-11-17. Argazkia: Dresden Semperoper Ballett

Jon Vallejo Donostian jaio zen 1985. urtean. Mentxu Medelekin Thalia akademian formatu zen umetan eta 14 urte zituela Carmen Rochen eskolan sartu zen. 2004an Monaco Dance Forumen dantzari onenaren saria eskuratu zuen, Espainiako CND2 gazteen konpainian aritu zen eta handik Dresdeneko Operako Balleterako jauzia egin zuen eta egun konpainiako lehen dantzaria da. 2010ean Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartearen errebelazio saria eskuratu zuen. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.