Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Basque Dance

Orain arteko ekarpenak

Euskal dantza noraino eraman dute dantza taldeek uda honetan?

2018/09/05

Portugal, Grezia, Hungaria, Kroazia, Irlanda... bisitatu dituzte Euskal Herriko hainbat dantza taldek, gehiengoak, inolako diru laguntzarik gabe gastuak bere gain hartuta.  Uda atsedenerako aprobetxatuko zuten batzuek, dantza talde asko eta asko ordea udan ez daude geldirik egoteko. Urtero bezala...

Gehiago irakurri

Tarragonako Santa Teclan, aldapan gora

2017/12/11

Irailaren hirugarren asteburua Katalunian eman dugu, dantzan. Tarragonako Ball de Bastons-eko lagunek Santa Teclako festetarako gonbitea luzatu eta ilusio handiz abiatu gara hara, bi arrazoirengatik, batipat: bertako festen sona merezitakoa ote den egiaztatzeko eta Kataluniako egoera politikoaren t...

Gehiago irakurri

Trugarez, Konk Kerne!!

2017/11/21

Taldeko memoria pribilegiatudunek soilik gogoratzen zuten noiz egin genuen udako azken bidaia. 2011. urtean izan zen, Montrejeaura. Eta udaberri aldera Maritzuli konpainiako lagunen proposamena jaso genuenean, pentsatu genuen bazela garaia gure dantzak pixka bat urrutixeago ere erakusteko. Beraz, a...

Gehiago irakurri

АУРЦАКА izan gara Bulgarian

2017/09/05

Europan beste muturrera eta historian 2.000 urte atzera bidaiatu eta dantzatu dugu uda honetan, abuztuaren 1-5 bitartean Plovdiv hirian ospatu den XXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Eumolpia, Philippopolis, Pulpudeva, Trimontim, Puldin, Plovdiv… hiri beraren izenak dira, 8.000 urteetan zehar ...

Gehiago irakurri 3

Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/06/14

33.000  € aurreikusi ditu aurten ere Etxepare Institutuak dantza nazioartean zabaltzeko, baina euskal dantza tradizionalaren aurkako bazterketarekin jarraitzen du. "Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako: a)  Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako. b) Herriko festetako progr...

Gehiago irakurri 1

Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en

2016/12/07

Oharkabean pasa zaigu gaur arte eta gainera txiripaz jakin dugu, The Daily Telegraph britainiar egunkari entzutetsuko webgunean agertu garela. Antza, egunero Pictures of the day (eguneko argazkiak) izeneko atala sareratzen dute eta munduko 4 kornerretan hartutako fotografiak erakusten. Joandako i...

Gehiago irakurri

Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika

2016/11/09

2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich  jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi de...

Gehiago irakurri

Dansàneu, Rubifolk eta Donostia 2016 hiru astetan

2016/10/09

Aurtengo uda “estiu" izan da gure dantza taldearentzat. Hamabost egunen bueltan bi bider egon ginen harrera ezin hobea egin ziguten gure lagun kataluniarren herrialdean. Vall d’Àneun ospatzen den Dansáneu jai-azokan lehendabizi, eta Rubí-ko Rubifolk Nazioarteko Jaialdian ondoren. RubiFolk...

Gehiago irakurri

Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena

2016/07/05

Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean Eusko Jaurlaritzak nazioartean Euskal Herriaren berri emango zuen dantza eta abesbatz konpainia nazionala sortu zuen: Eresoinka. Hango eta hemengo dantzari, kantari eta musikariak deitu eta Saran batu zituen Jaurlaritzak, eta bertan izan ziren zenbait hilabe...

Gehiago irakurri

Euskal dantza baztertu du berriz Etxeparek

2016/05/12

Aurten ere euskal dantza taldeei ukatu egin die Etxepare Institutuak nazioartean emanaldiak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera. 2016ko maiatzaren 12an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Etxepare Institutuaren deialdia artea, musika eta dantza...

Gehiago irakurri 2

Basque Dance

Basque Dance

Dantza ta zabalzazu fruitua mundua

XVII. mendean Parisko lehen Ballet konpainian izan ziren euskal dantzariekin hasita, euskal dantzariok ibilbide luzea daramagu gure frutua munduan zabaltzen. Azken urteotan erakunde publiko batek Basque Dance marka bere egin eta euskal dantzarekin zerikusirik ez duen dantza eredu bat nazioartean zabaltzeko baliatzen hasi da. Basque Dance markak ordea bide luzea egina du aurretik eta euskal dantza mundura zabaltzeko erabili izan da. 1920 eta 1930eko hamarkadadetan Parisen, Londresen, Sevillan, Bartzelonan, eta 1960tik aurrera mundu osora Basque Dance moduan zabaldu dena euskaldunon dantza, euskal dantza izan da. Egungo agintarien eta kultura sasi-teknikarien konplexuek ez dute lortuko Basque Dance lapurtu eta esanahiz hustutzea. [Gure] dirua darabilte desjabetze eta euskal dantza ixiltzeko ahalegin horretarako, baina euskal dantzak beti erakutsi du dirua baino indartsuagoa dena, gorputza eta gogoa daukagun bitartean Euskal Dantza - Basque Dance bizirauten eta munduratzen jarraituko dugula.

 

Euskal dantza nazioartean

  • 2023: Polonia, Bretainia, Alemania, Txekia, Flandria, Okzitania, Espainia, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Portugal, Ipar Amerika.
  • 2022: Alemania, Portugal, Katalunia, Utah (AEB), Gales, Idaho (AEB), Polonia, Espainia, Galizia,...
  • 2019: Serbia, Okzitania, Frantzia, Polonia, Italia, Katalunia, Espainia, Hungaria, Sardinia,...
  • 2015: Belgika, Bretainia, Txekia, Katalunia, Idaho (AEB), Portugal, Galizia, Italia, Frantzia, Polonia, Austria, Hungaria,...
  • 2013:  Frantzia, Ingalaterra, Kroazia, Austria, Hungaria, Portugal, Bretaina,..
  • 2009: Alemania, Hungaria, Katalunia, Serbia, Lituania, Holanda, Txekia,
  • 2006: Katalunia, Belgika, Portugal, Txekia, Hungaria, Espainia, Bulgaria, Toledo, Turkia, Norvegia,  Frantzia, Suitza, Argentina, Italia, Alemania, Ingalaterra, Grezia,...
  • 2005: Idaho (AEB), Bosnia, Ipar Karolina (AEB), Kroazia, Turkia,