Dokumentuaren akzioak
Dantza taldeak atzerrian 2006
Uztailean argitaratutako albiste hura
12-13 talderekin hasi zen, eta oraingo honetan hogeitik gora ikus
ditzakezue ondoko zerrendan. Beljika, Italia, Alemania, Txekia,
Katalunia, Portugal, Frantzia, Ingalaterra, Norvegia, Bulgaria,
Turkia, Hungaria, Espainia, Grezia, Suitza edo Argentina dira euskal
dantza taldeek aurten bisitatu dituzten herrialdeak.
Talde
batzuk nazioarteko folklore jaialdietan izan dira, beste batzuk
atzerriko dantza taldeekin elkartrukeak egin dituzte, beste batzuk
bidaia-erdi-turistikoak egin dituzte eta beste batzuk kontratatuta
lanera joan dira. Jakinekoa da dantzan.com-en atzerrira atera diren
zenbait talderen berri soilik izan dugula, eta ziur aski gehiago izango
ziren hor nonbait ibili direnak. Zure taldea horietako bat baldin bada
albistearen bukaeran dagoen Iruzkina gehitu atalean klik egin eta idatzi dezakezu zure taldearen berri emanez.
Tagzania tresna
erabiliz ari gara txintxetak jartzen munduko mapan, baina mapa ere bete
xamar ageri da. Beraz, hobeto ikusteko Ameriketako pusketa albo batera utzi dugu (hemen ikus dezakezue zati hori) eta Europakoa jaso dugu hemen.Mapa hauek dinamikoak dira, xaguarekin klik eginda mugitu ditzakezue, eta maparen ezkerraldean ageri diren kontrolen bidez handitu, txikitu eta ikusteko modak aldatu ditzakezue. Hona mapa eta azpian atzerrian ibili diren taldeen zerrenda.
- Europako mapa
Atzerrian ibili diren taldeak
- Alurr (Ibarra) - Bartzelona (Katalunia)
- Alurr (Ibarra) - Castiglione del Lago (Italia)
- Irrintzi (Zumarraga-Urretxu) - Lovaina (Beljika)
- Haritz (Elgoibar) - El Vendrell (Tarragona)
- Duguna (Iruñea) - Porto (Portugal)
- Eskola (Donostia) - Cerveny Kostelec (Txekia)
- Kezka (Eibar) - Sint-Niklaas (Beljika)
- Alkartasuna (Bermeo) - Szeged (Hungaria)
- Ortzadar (Iruñea) - Szeged (Hungaria)
- Algara (Gasteiz) - Szeged (Hungaria)
- Oinkari (Villabona) - Les Borgues Blanques eta L'Arboç (Katalunia)
- Korosti (Legazpi) - Nijar (Almeria)
- Kriskitin (Durango) - Plovdid (Bulgaria)
- Kriskitin (Durango) - Villaluenga de la Sagra (Toledo)
- Alkartasuna (Pasaia) - Cantonigròs (Katalunia)
- Alkarkide (Pasaia) - Istanbul (Turkia)
- Itxas-Alde (Bakio) - Gjesdal (Norvegia)
- Andra-Mari (Galdakao) - Quillan (Frantzia)
- Andra-Mari (Galdakao) - Sárvár (Hungaria)
- Kresala (Donostia) - Martigny (Suitza)
- Aurtzaka (Beasain) - Argentina
- Oberena (Iruñea) - Amelie les Bains (Iparraldeko Herri Katalanak)
- Oberena (Iruñea) - Lleida (Hegoaldeko Herri Katalanak)
- Kemen (Irun) - Lefkas (Grezia)
- Gaztedi (Bilbo) - Sarria, Puertomarín eta Arzua (Galizia)
- Eraiki (Irun) - Elters eta Thale (Alemania)
- Gero Axular (Donostia) - Beernem (Beljika)
- Sahatsa (Azkoitia-Azpeitia) - Londres (Ingalaterra)
- Xirika (Azkoitia) - Mar del Plata (Argentina)
Dokumentuaren akzioak
Urriaren 12tik 15era Algortako Itxartu Taldea Sant Feliu de Llobregatera joango da han ospatzen den 3ª mostra de folklore tradicional-ean parte hartzeko.