Euskal dantza taldeak atzerrira 2009
2009an atzerrian ibiliko diren euskal dantza taldeetako batzuk bildu ditugu ondoko lerroetan. Batzuk joanak dira, besteak, joatekoak. Ez daude denak, eta gutxika-gutxika, zuek bidalitako informazioarekin, joanen gara zerrenda osatzen. Batez ere, europako herrialdeak izanen dira dantza taldeen jomuga. Hona horietako batzuk:
Eskola (Donostia) - Scheeßel (Alemania)
Uztailaren 15etik 19ra Alemaniako Scheeßel herriko "Internationales Beeke Trachtenfest" nazioarteko jaialdian parte hartuko du Donostiko Eskola dantza taldeak. Donostiatik uztailaren 13an aterako dira gauez eta 21 goizerako itzuliko dira.
Hau da jaialdiaren webgunea.
Oberena (Iruñea) - Szeged (Hungaria)
Aurten ere Oberena dantza taldeko dantzariek izanen dute Euskal Herria utzi eta atzerrira bidaiatzeko aukerarik. Hungariako Errepublika izanen da jomuga hain zuzen ere. Abuztuaren 11tik 17ra bitarte, bertako dantza tradizional jaialdi internazional batean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Csongrádeko hiriburu den Szeged hirian. Hungariara heldu aitzinetik, egun bateko geldialdia eginen dute Venezian.
Korosti (Legazpi) - Tarragona (Katalunia)
Joan diren eta dagoeneko itzuli direnetakoak dira Legazpiko Korostikoak. Ekainaren 6an eta 7an izan ziren Tarragona aldean dantzan, Esbart Dansaire bertako taldearekin dantza-trukean.
Aurtzaka (Beasain) - Pirot (Serbia)
Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoak Serbiako Pirot-eko Nazioarteko Jaialdian parte hartuko dute, abiztuaren 13tik 17ra.
Dantzan