Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea UDA SASOIKO

Dokumentuaren akzioak

UDA SASOIKO

 

Udaberria badoa, pasa ditugu herriko jaiak, jaitsi genuen Mari, atera genituen udal agintariak plazara dantzasokan, dantzatu zuten haurrek eta ez hain haurrek, urrun geratu da garagardo festa, jaso genuen txosna, eta badator Uda:

 

- Ekainaren 23an, Sanjoan bezpera, gure neskatxek Ostadar-ekoekin batera, ongietorria egingo diote Udari, Eguzkia agurtuz.

 

- Uztailak 1, Igartzako dantzarien entseguak hasiko ditugu, 20:00etan gure lokalean.

 

- Uztailak 12, Aralarko San Migel Santutegian, Goierri eta Sakanako udalerrien arteko Senidetze Jaian dantzatuko dugu.

 

- Uztailak 14, Lazkaoko plazan, Goierriko dantzak erakutsiko ditugu, Maizpide euskaltegiaren eskutik.

 

- Abuztuak 13-17, Serbiara goaz, Pirot-eko Nazioarteko Jaialdian parte hartzera.

 

- Irailak 12, Igartzako dantzarien III. Eguna ospatuko dugu.

 

 

Sasoi betea, sasoi betean.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com