Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza taldeak nazioartera begira

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeak nazioartera begira

Galdakaoko Andra Mari Boisen

Galdakaoko Andra Mari taldekoak AEBtan, Boisen dira egunotan euskal amerikarrek bost urtetik behin antolatzen duten Jaialdi handi horretan parte hartzen.

Durangoko Kriskitin Idahon

Durangoko Kriskitin dantza taldekoak ere AEBtan dabiltza, Lapwain (Idahon) aritu dira dantzan eta orain Jaialdira bisita egingo dute. Lapwai-n Nez Perce leinuko indiarrekin dantzatu dute.

Pasaiako Alkartasuna Sarajevon

Pasaiako Alkartasunako Dantzari Ohiak Sarajevoko jaialdian izan dira. Sarajevoko VIII Nazioarteko Folklore Jaialdia da eta Bosnia, Italia, Polonia, Turkia, Senegal eta Alemaniako herrialdeekin batera egon dira.

Bakioko Itxas-Alde Ipar Karolinan

Bakioko Itxa-Alde dantza taldekoak AEBtan, Ipar Karolinan Folkmoot jaialdian parte hartu dute. Errumania, Turkia, Polonia, Indonesia, Letonia, Txipre, Frantzia, Togo, Alemani eta Txekiako taldeekin parte hartu dute Foolkmoot jaialdian.

Iruñeko Duguna Zagreb-en

Iruñeko Duguna dantza taldea Kroazian izan da Zagreb-eko 39. Folklore Jaialdian. Uztailaren 20tik 24ra ospatu da jaialdia eta mundu osoko hainbat taldek parte hartu du bertan.

Besterik ezagutzen baduzu edo zuen taldearen berri emateko utzi zure erantzuna.

Orain artekoekin mapatxo bat prestatu dut. Tagzania tresnarekin egin dut, Google maps-en oinarrituta munduko edozein toki etiketatzeko (tageatzeko alegia) balio duen tresna. Ikusi hemen dantza taldeak atzerrian mapa nola geratu den eta sinboloetan klik eginez, zein talde non ibili den ikusiko duzu.

Dokumentuaren akzioak

2005/08/25 21:49

Beasaingo Aurtzaka Dantza taldeak Istanbulen jardungo du dantzan. Abuztuaren 25etik 31ra bitartean izango dira Turkiako hiriburuan.

El grupo Aurtzaka acude al Festival Internacional de Euroasia en Estambul

2005/10/21 22:23

Tagzania gunearen aukera berri eta zoragarri bati esker dantza taldeak atzerrian ibili direneko mapa hemen bertan bizirik, hau da, batera eta bestera mugitu eta hurbiltzeko eta urruntzeko moduan, jar dezakegu. Ikusi hemen, egin klik mapan eta mugitu hara eta hona. Txintxetan klik eginda ikusiko duzu zein talde non egon den.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.