Non izan zarete uda honetan dantzan?
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?
Utzi erantzuna behean eta honako zerrenda osatzen joango gara:
- Andra Mari (Galdakao), Marseillan (Frantzia), uztailaren 5etik 12ra, Festival International de Folklore Château-Gombert.
- Oinkari (Villabona), Billingham (Ingalaterra), abuztuaren 9tik 17ra, Billingham International Folklore Festival.
- Itxas-Alde (Bakio), Split (Kroazia), uztailaren 19tik 21era, Nazioarteko Folklore Jaialdia Spliten.
- Kezka (Eibar), Villach (Austria), abuztuaren 1etik 4ra, Villacher Kirchtag.
- Ibai Lorak (Zalla), Szeged (Hungaria), abuztuaren 16tik 21ra, Szeged Folk Dance Festival.
- Kresala (Donostia), Ambert (Frantzia), uztailaren 16tik 21ra, Festival d'Ambert.
- Ikusgarri (Portugalete), Fortios (Portugal), abuztuaren 23tik 26ra, Festival Internacional do Fortios
- Goizaldi (Donostia), Portugaleko jaialdi batean da egunotan.
- Udaberri (Tolosa), Szeged (Hungaria), abuztuaren 7tik 12ra, County Wandering Festival
- Ixtorio Mixtorio (Maritzuli, Xinkako eta Eraiki), Guingamp eta Pontivy (Bretainia).
- Akelarre (Hendaia), Eraiki (Behobia), Concarneau (Bretainia), "Les filets bleus".