Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023
Aurten ere hainbat euskal dantza talde ari da nazioartean euskal kultura zabaltzen. Gehienetan euskal erakundeen babesik gabe, guzti horietatik oso gutxik jasoko baitute diru-laguntzarik euskal kultura nazioartean zabaltzeko. Hona hemen orain arte bildu ditugunak:
- Itxas-Alde (Bakio): Pabianice (Polonia)
- Xiberotar dantzariak (Zuberoa): Pont-l'Abbé (Bretainia)
- Eraiki (Irun): Ribnitz (Alemania)
- Akelarre (Hendaia): Praga (Txekia)
- Ereintza (Errenteria): Sint Gillis Waas (Flandria) eta Montrejeau (Okzitania)
- Ikusgarri (Portugalete): Tenerife (Kanariar Uharteak)
- Udaberri (Tolosa): Mallorca (Balear Uharteak)
- Lurra (Urretxu): Val de San Lorenzo (Leon)
- Alkartasuna (Bermeo): Macieira de Cambra (Portugal)
- Aurtzaka (Beasain): Nowa Ruda (Polonia)
- Begiraleak (Donibane Lohizune): Saint Pierre eta Mikelune (Ipar Amerika)
- Gero Axular (Donostia): Pisek (Txekia) eta Quingxu (Txina)
- Larratz (Burlata): Marrakex (Maroko)
Itxas-Alde (Bakio): Pabianice (Polonia)
International Folk Festival Polka jaialdian parte hartu du Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak uztailean, Pabianice eskualdean hain zuzen ere.
Xiberotar dantzariak (Zuberoa): Pont-l'Abbé (Bretainia)
Bretainian, Pont-l'Abbén uztailaren 8tik 10era ospatu den Le Festival des Brodeuses jaialdian parte hartu dute Xiberotar gazteek.
Eraiki (Irun): Ribnitz (Alemania)
Irungo Eraiki dantza taldeko dantzari gazteak Alemanian izan dira uztailaean, Ribnitz-Damgarten ospatu den 31. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen.
Akelarre (Hendaia): Praga (Txekia)
Hendaiako Akelarre dantza taldea Txekian, Pragan ospatutako Prague Folklore Days jaialdian izan da uztailean.
Ereintza (Errenteria): Sint-Gillis-Waas (Flandria) eta Montrejeau (Okzitania)
Errenteriko Ereintza dantza taldea Flandrian, Sint-Gillis-Waas-en ospatutako Drieskes Kerremes Nazioarteko Folklore Jaialdian izan da uztailaren azken astean Finlandia, Polonia, Senegal eta Armeniako taldeekin batera. Ondoren, Okzitanian, MOntrejeauko Festival Mondial-en izan dira.
Ikusgarri (Portugalete): Tenerife (Kanariar uharteak)
Portugaleteko Ikusgarri Euskal Dantzari Taldea Tenerifen, Fasnian eta ARicon ospatu den folklore jaialdian parte hartzen izan da uztaila bukaeran.
Udaberri (Tolosa): Mallorca (Balear Uharteak)
Uztailaren 21ean, Mallorcako Alcudia herriko festetan dantza emanaldia eskaini du Tolosako Udaberri dantza taldeak.
Lurra (Urretxu): Val de San Lorenzo (Leon)
Urretxuko Lurra dantza taldea Leon-en, Val de San Lorenzon izan da abuztuko lehen astean Grupo Folclórico Maragatok gonbidatuta.
Alkartasuna (Bermeo) > Macieira de Cambra (Portugal)
Bermeoko Alkartasuna dantza taldea Folkcambra jaialdian izan da Portugalen, Macieira de Cambran abuztuaren 26an.
Aurtzaka (Beasain): Nowa Ruda (Polonia)
Beasaingo Aurtzaka dantza taldea Polonian izan da, Nowa Rudan ospatutako folklore jaialdian abuztu erdian.
Begiraleak (Donibane Lohizune): Saint Pierre eta Mikelune (Ipar Amerika)
Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldea Ipar Amerikan, Saint Pierre eta Mikelunen izan da abuztua erdian hainbat dantza emanaldi eskaintzen bertako euskal komunitateari zuzenduta.
Gero Axular (Donostia): Pisek (Txekia) eta Quingxu (Txina)
Donostiako Gero Axular dantza taldea Txekiar Errepublikan, Pisek-en ospatu den nazioarteko folklore jaialdian izan da iraila hasieran.
Urriaren 1etik 7ra bitartean Quingxu hirian egin den arte folklorikoaren lehen jaialdian ere parte hartu dute.
Marokoko Marrakex hiburuan urriaren 25etik 28ra egin den Marrakech Folklore Days jaialdian parte hartu du Burlatako Larratz dantza taldeak.
Zuen taldearekin Euskal Herritik kanpo izan bazarate uda honetan eman horren berri erantzunetan zerrendan jaso dezagun.