Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Basque Dance

Orain arteko ekarpenak

HUELVARA GOAZ

2013/04/17

  Asteburu honetan, Huelvako Puebla de Guzmán-era bidaiatuko dugu. Andévaloko mendialdean ospatzen den “ XVI Encuentro de Tamborileros de Puebla de Guzmán ” Jaialdian parte hartuko dugu, ostiralean hasi eta igande bitartean. Iazko Igartzako Ezpata-dantzaren egunean ...

Gehiago irakurri

Pirinioen beste aldean dantzan

2011/10/31

Berandu gatoz, abuztuko berriekin, dagoeneko eguraldia kaxkartu den honetan, baina tira. Oroitzapen lausoak dauzkagu dagoeneko eta akaso memoria freskatzeko ez gaude horren garaiz kanpo. Kontua da abuztuaren 13tik 17ra, Pirinioen bestaldera, Montrejeau-ra (Frantzia) joan ginela dantzara. Han, Fran...

Gehiago irakurri

Altsasuko inauteria Perniken, Bulgarian

2011/02/16

Ez da asko falta 2011ko Altsasuko inauterietarako. Momotxorroak, akerrak, JuanTranposoek... datorren martxoaren 8an, inaute asteartean, dute urteroko zita. Hala ere, urtarrila amaieran, Bulgariako Pernik hiriko inauterian egin zuten urteko lehen agerraldia talde gonbidatu gisan.

Gehiago irakurri

Bjeljinatik Villaluenga de la Sagra-ra

2010/09/07

Aurreratu bezala, abuztu hasiera mugitua izan dugu aurtengoa. Abuztuaren 2tik 11ra Bosnia aldean ibili ginen dantzan. Bjeljina izeneko hiriaren inguruan. Bertako "Rhythm of Europe" izeneko jaialdian parte hartzera gonbidatu gintuzten Eslovakia, Bulgaria eta Turkiako talde banarekin batera. Ez gen...

Gehiago irakurri

Bosniako bidaia - aurrerapena

2010/08/31

Abuztuan Bosnia aldean izan gara dantzan, Bijeljina herriko " "Rhythm of Europe" jaialdian, hain zuzen . Ez genuen nahi bezainbat dantzatu, emanaldi gutxiko jaialdia izan baita, baina bidaiak izan ditu bere alde aberasgarriak. Mezu honetan, jaialdiko ardurardunek haien webgunean eskegitako zenb...

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeak atzerrira 2009

2009/06/16

Uda giroa heldu ahala, asko dira atzerrira dantzara ateratzen diren euskal dantza taldeak. Urtero bezala, horien bilduma egin nahi dugu dantzan.com-en. Bidai batzuen berri badugu dagoeneko, baina zuen dantza taldearekin atzerrira bazoazte udan, gustora jasoko genuke albiste honetan.

Gehiago irakurri 3

Moltes gràcies, Bastoners de Terrassa

2009/04/29

Asteburu bizia bizi izan dugu Katalunia aldean apirilaren 25ean eta 26an, Bastoners de Terrassak gonbidatuta, "XXVIII Diada dels Bastoners de Terrassa" jaialdian parte hartzen . Duela bi urte izan genuen lehen harremana haiekin, 2007ko Ezpalak jaialdira etorri zirenean. Guk harreman berezia i...

Gehiago irakurri

A wonderful team from the Basque Country

2008/09/26

Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen Sword Spectacular jaialdiaren kronika idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. "Euskal Herriko talde zoragarria" eta "beraien dantza ikusgarria zen" id...

Gehiago irakurri

Vigora goaz

2008/06/23

Compay Segundo-ren abestiak dioen bezala, Vigora goaz. Izan ere, abuztuaren hasiera aldera, bertan eginen baitute Concello de Vigo izeneko dantza jaialdia, eta parte hartzera gonbidatu gaituzte. Abuztuaren 5ean hasi eta 10ean bukatuko da eta Carelia, Osetia, Argentina, Galizia eta Euskal Herr...

Gehiago irakurri

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika

2008/06/09

York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.

Gehiago irakurri

Basque Dance

Basque Dance

Dantza ta zabalzazu fruitua mundua

XVII. mendean Parisko lehen Ballet konpainian izan ziren euskal dantzariekin hasita, euskal dantzariok ibilbide luzea daramagu gure frutua munduan zabaltzen. Azken urteotan erakunde publiko batek Basque Dance marka bere egin eta euskal dantzarekin zerikusirik ez duen dantza eredu bat nazioartean zabaltzeko baliatzen hasi da. Basque Dance markak ordea bide luzea egina du aurretik eta euskal dantza mundura zabaltzeko erabili izan da. 1920 eta 1930eko hamarkadadetan Parisen, Londresen, Sevillan, Bartzelonan, eta 1960tik aurrera mundu osora Basque Dance moduan zabaldu dena euskaldunon dantza, euskal dantza izan da. Egungo agintarien eta kultura sasi-teknikarien konplexuek ez dute lortuko Basque Dance lapurtu eta esanahiz hustutzea. [Gure] dirua darabilte desjabetze eta euskal dantza ixiltzeko ahalegin horretarako, baina euskal dantzak beti erakutsi du dirua baino indartsuagoa dena, gorputza eta gogoa daukagun bitartean Euskal Dantza - Basque Dance bizirauten eta munduratzen jarraituko dugula.

 

Euskal dantza nazioartean

  • 2023: Polonia, Bretainia, Alemania, Txekia, Flandria, Okzitania, Espainia, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Portugal, Ipar Amerika.
  • 2022: Alemania, Portugal, Katalunia, Utah (AEB), Gales, Idaho (AEB), Polonia, Espainia, Galizia,...
  • 2019: Serbia, Okzitania, Frantzia, Polonia, Italia, Katalunia, Espainia, Hungaria, Sardinia,...
  • 2015: Belgika, Bretainia, Txekia, Katalunia, Idaho (AEB), Portugal, Galizia, Italia, Frantzia, Polonia, Austria, Hungaria,...
  • 2013:  Frantzia, Ingalaterra, Kroazia, Austria, Hungaria, Portugal, Bretaina,..
  • 2009: Alemania, Hungaria, Katalunia, Serbia, Lituania, Holanda, Txekia,
  • 2006: Katalunia, Belgika, Portugal, Txekia, Hungaria, Espainia, Bulgaria, Toledo, Turkia, Norvegia,  Frantzia, Suitza, Argentina, Italia, Alemania, Ingalaterra, Grezia,...
  • 2005: Idaho (AEB), Bosnia, Ipar Karolina (AEB), Kroazia, Turkia,