Pirinioen beste aldean dantzan

2011/10/31
Pirinioen beste aldean dantzan

Berandu gatoz, abuztuko berriekin, dagoeneko eguraldia kaxkartu den honetan, baina tira. Oroitzapen lausoak dauzkagu dagoeneko eta akaso memoria freskatzeko ez gaude horren garaiz kanpo.

Kontua da abuztuaren 13tik 17ra, Pirinioen bestaldera, Montrejeau-ra (Frantzia) joan ginela dantzara. Han, Frantzia, Kolonbia, Georgia, Italia eta Turkiako taldeekin egin genuen bat.

Montrejeau-n bertan eta Bagnères de Bigorre-n egin genituen emanaldiak. Bizkaiako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Zuberoako dantzak egin genituen izan genituen hamaika emanaldietan.

Hona hemen egun horietan atera genituen argazkietako zenbait.










Eta hona hemen, egindako emanaldietatik hiru tarteren bideoak:

Dantzari-dantza



Erregelak



Otsagabiko dantzak