Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Altsasuko inauteria Perniken, Bulgarian

Dokumentuaren akzioak

Altsasuko inauteria Perniken, Bulgarian

2011/02/16 13:50

Europa guztian zehar inauteriak ospatzen gabiltza garaiotan. Perniken (Bulgaria), joan den urtarrilaren amaieran, urtarrilaren 29an zehazki, ospatu zituzten eureak. Hala ere, aurten, Euskal Herritik joandako gonbidatu berezi batzuk izan dituzte: Altsasuko momotxorroak.

Hitzondo Altsasuko herri webgunean Altsasuko Ihauteri batzordeak Bulgariatik idatzitako bi kronika irakurri eta ikusi daitezke. Lehenengoan euren bidaia nola joan den kontatzen digute eta baita hotelean grabatutako zenbait dantzen bideoak ikusi daitezke. Bigarrengoan, aldiz, Altsasuko inauteria Pernikeko kaleetan zehar nola ibili den kontatzen digute.

Ezagun da Europa guztian zehar ospatzen diren inauteriek badituztela ezaugarri komunak

euren artean eta hala ikusi da bertatik bertara Perniken ere.

Aurten Altsasuko ihauteri batzordea eta Altsasuko inauteria bera gonbidatu dituzte Pernikera, Bulgariara. Orain bi urte, aldiz, Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta Euskal Herrian izan ziren Bulgariako Pernik herriko inauterietako ordezkariak, Survakar taldea.

Ituren-en bezala Hartzak laguntzen ditu Pernik-eko “joaldunak”, eta artilez eta larruz jantzita, lerroan jarri eta soinu ikaragarria egiten dute gerrian daramaten ezkila handiekin. Buruan kapela erraldoi bat daramate, hegazti lumez eta animali larruekin apainduta.

Ondoko estekan Survakar taldekoek Galdakaon egon zireneko bideo bat ikus dezakezue.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.