Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Basque Dance

Orain arteko ekarpenak

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika

2008/06/09

York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.

Gehiago irakurri

Sword Spectacular, ezpata-dantza guztien ama

2008/06/04

Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da Sword Spectacular . 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka dantza taldekoak Arr...

Gehiago irakurri

Kolonbiako jirabirak

2007/10/25

20 lagunez osatutako taldea aritu gara joan den irailaren 21etik 30era bitartean Kolonbian dantzari. Bogotako Euskal Etxeak gonbidatuta gauzatu dugu bidaia. Beraiek izan ditugu bidaia guztian lagun eta gidari, eta beraiek antolatu dituzte eskeinitako dantza emanaldi guztiak. Bogota hirian ego...

Gehiago irakurri

Kroaziara

2007/07/05

    Uztailaren 14an Kroaziarako bidean jarriko gara, Zagrebeko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko asmoz.     Jaialdia uztailaren 18an hasiko da. Kroazia eta auzoko herrialdetako 20 folklore-taldez gain, atzerritar 10 dantza-taldek parte hartuko du...

Gehiago irakurri

ARGENTINAKO BUELTEA

2006/11/30

Urrun xamar geratu zaigu dagoeneko joan den abuztuan argentinar lurraldean egin genuen jira, baina zorrak zor, hurrengo lerrootan saiatuko gara zertzelada batzuk behinipein eskaintzen. Uztailaren azkenaldean abiatu ginen 30 lagunez osatutako taldea eta han elkartu zitzaigun 31garrena: ataundar j...

Gehiago irakurri

Pariserat banüazü...

2006/11/17

Opilaren egitera ez, baizik eta dantzara goaz Pariserat. Aurten Parisko Eskual Etxeak 50. urteurrena ospatuko du eta horren karietara, bertan dantza egitera gonbidatu gaituzte bertako kideek. Normalki, Nafarroaren egunarekin besta berezia egin izan dute urtero, eta aurten, urteurrena egun horrek...

Gehiago irakurri

Dantza taldeak atzerrian 2006

2006/09/18

Uztailean hasi ginen aurten atzerrira atera diren dantza taldeen bilduma egiten, eta uda aurrera joan ahala joan da puzten albiste hori. Oraindik urte bukaera arte izango dira irtengo diren taldeak, baina uda bukatzen ari den aldetik laburpena egiteko une egokia izan daiteke.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza taldeak atzerrira

2006/07/18

Urtero hainbat dantza taldek Euskal Herritik kanpoko jaialdetan parte hartzen dute. 2006an ere talde asko aterako dira eta dagoeneko joan, ibili eta itzuli dira batzuk. Beste batzuk datozen asteotan joango dira. Hungaria, Txekia, Beljika edo Argentina dira aurten dantza taldeek bisitatuko dituzten herriak. Katalunia aldera ere hainbat talde joango da 2006an.

Gehiago irakurri 2

Portora goaz!

2006/07/17

San Ferminetako bestondotik guztiz sendatu gabe, heldu den uztailaren 25ean Portoruntz (Portugal) abiatuko gara, bertako XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko. Uztailaren 25etik 30era bitartean iraunen du jaialdiak eta Porton ezezik, gertuko beste herrietan ere dantzan eginen dugu ta...

Gehiago irakurri

Dantza taldeak nazioartera begira

2005/07/28

Garai hauetan ohikoa den bezala hainbat dantza talde atzerrian dabil, joateko da edo bueltan dator. Horietako batzuk bildu ditugu hemen. Talde bakoitzak bere buruaren berri ematera gonbidatu nahi dugu.

Gehiago irakurri 2

Basque Dance

Basque Dance

Dantza ta zabalzazu fruitua mundua

XVII. mendean Parisko lehen Ballet konpainian izan ziren euskal dantzariekin hasita, euskal dantzariok ibilbide luzea daramagu gure frutua munduan zabaltzen. Azken urteotan erakunde publiko batek Basque Dance marka bere egin eta euskal dantzarekin zerikusirik ez duen dantza eredu bat nazioartean zabaltzeko baliatzen hasi da. Basque Dance markak ordea bide luzea egina du aurretik eta euskal dantza mundura zabaltzeko erabili izan da. 1920 eta 1930eko hamarkadadetan Parisen, Londresen, Sevillan, Bartzelonan, eta 1960tik aurrera mundu osora Basque Dance moduan zabaldu dena euskaldunon dantza, euskal dantza izan da. Egungo agintarien eta kultura sasi-teknikarien konplexuek ez dute lortuko Basque Dance lapurtu eta esanahiz hustutzea. [Gure] dirua darabilte desjabetze eta euskal dantza ixiltzeko ahalegin horretarako, baina euskal dantzak beti erakutsi du dirua baino indartsuagoa dena, gorputza eta gogoa daukagun bitartean Euskal Dantza - Basque Dance bizirauten eta munduratzen jarraituko dugula.

 

Euskal dantza nazioartean

  • 2023: Polonia, Bretainia, Alemania, Txekia, Flandria, Okzitania, Espainia, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Portugal, Ipar Amerika.
  • 2022: Alemania, Portugal, Katalunia, Utah (AEB), Gales, Idaho (AEB), Polonia, Espainia, Galizia,...
  • 2019: Serbia, Okzitania, Frantzia, Polonia, Italia, Katalunia, Espainia, Hungaria, Sardinia,...
  • 2015: Belgika, Bretainia, Txekia, Katalunia, Idaho (AEB), Portugal, Galizia, Italia, Frantzia, Polonia, Austria, Hungaria,...
  • 2013:  Frantzia, Ingalaterra, Kroazia, Austria, Hungaria, Portugal, Bretaina,..
  • 2009: Alemania, Hungaria, Katalunia, Serbia, Lituania, Holanda, Txekia,
  • 2006: Katalunia, Belgika, Portugal, Txekia, Hungaria, Espainia, Bulgaria, Toledo, Turkia, Norvegia,  Frantzia, Suitza, Argentina, Italia, Alemania, Ingalaterra, Grezia,...
  • 2005: Idaho (AEB), Bosnia, Ipar Karolina (AEB), Kroazia, Turkia,