Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko erantzunak

aritz on Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928

2015/11/18

Hori da hori dantzan egitea!
Bitxia egin zaizkit bi gauza:
1- Dantzarien arteko distantzia handiak. Horrek potentzia handiz dantzatzera behartuko zituen (eta hala egiten dute)
2- Azken dantzariak banakoa bukatuta, dantzari guztiak berriz dantzan hasteko deiaren ordez saltoa egiten dute. Nik hori "Eusko Gaztedi"tik eratorritako bertsioetan baizik ez nuen ikusia.

aritz on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Horrenbeste ematen duenak horrenbeste jasotzea merezi. Zorionak eta batez ere mila esker, Marian eta Juanan!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2015/09/03

Oker ez banaiz, grabazio horiek Euskal Herrira heldu dira eta toki jakin batzuetan erakutsi. Afera da inork publikoki sareratzekotan arazo legalak sortuko liratekeela?

Aritz Ibañez Lusarreta on Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

Ederra Mikel! Harro egonen da Joseba!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

2015/07/08

Ederra eta luxua izan zen Mikel Sarriegi eta Mikel Apaolaza (eta gainontzeko dantzariak) Iruñeko plaza nagusian dantzan ikustea. Lastima arduradunek hautatutako unea: entzierroaren ondotik, prozesioaren justu aitzinetik, presaka, karrikak zikin, garbiketako 3 kamioi inguruan zarataka...

Aritz Ibañez Lusarreta on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/14

Lora Barri dantza taldekoek Facebooken idatzi dutenez, Oldarra izan liteke taldea: http://genome.ch.bbc.co.uk/fb561058fff448d29166a52b5b509bcb

Aritz Ibañez Lusarreta on Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako

2015/05/11

Mila esker Xabier! Egia esan, prozesua intentsoa bezain ederra izaten ari da. Ia urrian hori islatzea lortzen dugun!

Aritz Ibañez Lusarreta on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/04/15

Eztabaidaren txingarra piztuta mantentze aldera eta jakinminez... zer izanen litzateke zuendako ongi ordaindutako agurra bat eta zer ez? Ze agian, guk gure lanari prezio egoki bat jarriko bagenio (esaldi honek dauzkan ñabardura txar guztiez jabetuta), jendeak baloratuko luke zer den ongi dantzatutako agurra bat eta zer ez, edozeinek ez luke ez dakit zenbat sos (gutxi) gastatuko agurra-apaingarri bat jartzen bere lagunaren soltero despedidan... eta abar.

Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/16

Bai ba! Ostatukoek lehenengo egunean galdetu zuten:
-Baina hau zer da urtean behin? -Jende oldea ikusita-.
-Ez, ez, hilabetero!
-Benetan?
 Uste dut haiek ere pozik daudela. Zerbitzari batzuk behintzat dantzan, ta besteak ikasten. Eta denak (Karrikadantzaren egunetan behintzat) euskaldunak!!!