Orain arteko ekarpenak
Jantzi dantza soinean
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Iruñeko Baltasar dela eta...
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
Maridomingi Go Home!
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgarr...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien a...
Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat
2013/04/02
Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
2023/05/19
Mila esker Xabier, erreferentziarengatik. Interesgarria hori ere. Gero eta mezu gehiago irakurtzen dut norabide berean. Mamutak desagertu zirenean, xaguek bizirautea lortu zutela ere irakurri izan [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Odol berria San Blaseko soka-dantzan
2023/04/26
Mila esker oharrengatik, Oier! Tira, arrakasta, ez nuke esanen. San Blas egunean, San Nikolas plaza berez betea da, goxokiak eta erroskilak saltzeko postuz eta, hartara, [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Orain dute ikasiren nola gauza ona zen...
2023/03/15
Mila esker Xabi zure oharrekin nire artikulua zehaztu, osatu, ñabartu eta aberastearren. Komunitatean diskurtsoa eraikitzen jarrai dezagun! Kultur jardun amateurra goratzeko kultur jardun profesionalari egiten [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
2023/03/08
Mila esker, Anartz eta Xabier, zuen arrapostuengatik. Ez dut esaten egoera hau orokortua denik toki guztietan, noski. Aurrekoan Gari Otamendik ere kontatzen zigun, Añorgan behintzat [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
2023/03/03
Erabat ados, Oier! Dantzari zoragarriak dantzan ikusiko bagenitu sobran leudeke hitzezko diskurtso guztiak!
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza hitz egiten dugu
2021/08/02
"Musika egitera bazoaz eta ez baduzu dantzan pentsatzen, orduan ez zaude musika egiten benetan". Jean Christian Galtxetabururi egin zioten elkarrizketa bat gogora ekarri dit esaldi [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Iñaki Mugerza oroimenean
2021/04/23
Mila esker Mikel, Iñakirena bezalako biografiak ahanzturatik ateratzeagatik eta doluminak Mugerzaren senide, lagun eta gertukoei!
Aritz Ibañez Lusarreta - Eta orain zer?
2020/10/23
Gerrillaren taktika aplikatu beharko dugu. Ahal denetan entsaiatu eta dantzatu. Ezin denetan, gorde. Baina frustrantea da, bai. Ematen du egoera hau ez dela 15 egunerako [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/18
Lehenago ere sentitu izan dugu euskal dantzaren alorra prekarioetan prekarioenen artean zela eta oraingoan sentsazio hori areagotu baino ez da egin. Guk zortekotzat dugu gure [...]